metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

mardi, janvier 31, 2006

tijuana at night


tijuana = guazen

ZAURITUTA

Atzo tiroz zauritu zituzten, ene komandante.

Gauerdian izan zen. Konturatu gabe.

Borrokatik errekuperatu arte gelaren bakardadera doaz, zauria sendatzera, ikastera, orrialdeen aurrera.

Komandante, komandante, bai, evidentemente, eskumuturrean eman diete. Ezin izango dute idatzi lehen bezala. Edo lehengo erritmoan behinik behin. Espero dezagun baietz. Noizbait. Paperen eta memorizazioaren garaiaren amaieran akaso.

Oraindik ez dugu, bada, iraultza galdu. Eskumutur horiek ahal bezain azkar errekupera daitezela. Filosofoak eraman itzazu ekialdera. Presta itzazu kontraatakerako.

Kazetariek atzetik eraso dezatela, egin ohi duten moduan.

Ez, oraindik ez dugu iraultza galdu.

dimanche, janvier 29, 2006

yann tiersen

Hemen entzungai: http://www.epdlp.com/compbso.php?id=623
Amelie eta Good bye Lenineko soinu bandak.
Gozatu

le valse de yann




otsailaren 23a egun handia izango da . . . MONTMARTRE TTIPI BAT eraikiko dugu donostiako baztan ibilbidearen 21. zenbakian




ea magaren portreta ikusteko paradarik dugun, akordeoiaren botoietan islatzen den irudi lausoan bada ere

odolik gabe ere

nire bihotzak punpaka darrai

Poeta erromantikoen esana

emaile bihurtu nauzu

eta nire zain zulatuetatik

bizitza edango dugu

baina maitea,

odolustean zer?

vendredi, janvier 27, 2006

ZAINETAKO AUTOBUSA

Zainetako autobusean

Astearteko 10:30etakoan

ikusi nuen

ez nekien bere izena Amaia zenik

ez dakit autobusean zihoanik

ez dut jakingo bertan ote zegoenik


Dena nire barruan zen.


Astearteko 10:30etako autobusa

ez da zainean ziztatutako

globulu lokartu bat besterik.

Astearteko 10:30etako autobusa

benetan da arraroa


jeudi, janvier 26, 2006

LEHIAKETA

EKSTRA, EKSTRA!!!!

LEHIAKETA-EDO METROPOLITANEN.

IDATZI

IDATZI

BIDALI

GOZATU
GOZAARAZI



DENAK NAHASTUKO DITUGU

KOLOSALA IZANGO DA













e-mail: gartxi87@hotmail.com

COSMOS

imagine. .. . (2)


imagine coca colarik gabeko mundua . .. .

mercredi, janvier 25, 2006

scheuduled outage at 4:00 PST


cuando desayunaba tostaHADAS, soñaba con zambullirme en esa lagrima post-pelicula-de-amor

mardi, janvier 24, 2006

Imagine...

Imagine LSDzko izara zurietan erdi-hegan. Imagine marihuanazko bizitza, maitatu eta maitatua izatea beste zereginik gabe.
Imagine pianozko arratsak, paseo lasaiak orbelezko hiribide amaigabeetan. Sufritu gabe zoriontsu izatea posible ote…

Imagine 9mm-ko kalibredun lore atomiko bat zure zerebroa lehertaraziz.P.d.: Lau milioi euro nahi ditut, bizitzan benetan atsegin dudana egiteko. Ez dut besterik eskatzen

lundi, janvier 23, 2006

Lau horma grisen artean


-Zer moduz egin duzu lo?

-Zurekin egin dut amets.

-Eta zer amestu duzu?

-Irribarretsu zeundela.

-Zer moduz zaude?

-Zurekin nago.

-Begi tristeak dituzu.

-Aspaldi ez zaitute ikusi.

-Beso ubela daukazu.

-Baina, zuri heltzeko desiratzen dago.

-Emaidazu muxu bat.

-... (Maitearengandik bereizten duen kristala ukabilez jo du).

Agur

Muxu eman zion. Bai, muxu eman zion. Gerrian bonba bat zuen hari bihotza maitasunak lehertu zion. Muxu eman baitzion. Gorrotoari muxu eman zion. Gorrotoa maite zuen hura maitatu zuen. Gerrian bonba bat zuen hari gerritik heldu zion. Odola ikusi nahi zuen haren kamiseta malkoz busti zuen.

Agurraren uneak kristal hautsiak baitira. Mila zatitan eginiko uneak, mila une gogoratzeko erabilitako uneak. Eta, buruak ahal duen guztia egiten du agurraren uneak ez bizitzeko; agurraren uneei ihes egiteko; agurra gero arte bihurtzeko. Benetan badakien arren itzulerarik gabeko bidea dela bidegurutze horren atzetik datorrena.

Autobus hartan kristala laztandu zuen; kristal hotza. Baina, kristal hura ezin zen hautsi; patuaren kristala zen, patua bezain gogorra; maiteari agur esatea bezain gogorra. Eta, gerrian bonbak zeramatzan hark kristala laztandu zuen kristalaren atzean zegoen hura laztantzen ari izan balitz bezala. Eta, kristalaren atzekoak kristala busti zuen; kristalaren barruan zegoena bustitzen ari izan balitz bezala.

Euria hasi zuen Palestinako kale ilun hartan.

Beti egiten du euria Palestinan.

Negua

Halako egun hotzetan
sarritan ohi dut sentitu
sentimenduak direla
bizi-nahiaren istripu
bakardade hotz honetan
bizitza baitzait gelditu;
bihotza izozten du ta
zauriak erretzen ditu.
Aspaldi ez zaitudanez
ez ikusi, ez ukitu
eguzkia gauez nola
halaxe naiz errenditu.
Zure faltaren hotzetan
lorerik ezetz berritu:
bakardadezko elurrak
esperantza urtu baitu.

Ilargia

Gaur gauean kalera irten zara berriro ere. Tabernara sartu eta zure koadrilakoekin jarri zara hizketan. Kalimotxoa eskuan hartuta mundua ilunago ikusten da. Ederrago ikusten da. Taberna ilun horretan ez delako ezer ikusten agian. Beti bezala zure azken konkistei buruz hitz egin duzu; aurkitu dituzun azken altxorrei buruz hitz egin duzu, begi bat partxez estalita duen pirata baten moduan. Eta, noski, diru altxorra altxor gehiago lortzeko gastatu duzu; gastatu duzunean, kutxa uretara bota duzu.

Eta, kalimotxo artean jarraitzen duzu. "Bai, Maddi utzi egin nuen, ez nuen hainbeste denbora neska bakarrarekin pasa nahi".-Tekila.-"Nik beste neska batzuekin egon nahi nuen, bakarrak ez nau asetzen, niri denak gustatzen zaizkit, baina ez dut bat bera ere maite".-Vodka.-"Nire bizitzako egunik zoriontsuenak zuekin igaro ditut, mozkortuta, neskarik gabe".-Tekila.-"Askeago sentitzen naiz".-Vodka.- -Botaka.-

Eta, halaxe zaudete, portuan, zu, zuk egindako putzua eta ilargia. Ilargi argia. Ilargi gupidagabea. Begi bat partxez estalitako pirata zinela uste zenuen; baina ezer ikusten ez duen inozente bat baino ez zara. Baina, ilargiaren argitan, azken urte hauetan lehenengo aldiz, mundua ikusi duzu. Maddi utzi zenuenetik lehen aldiz. Zuk eta zure tekilak. Zuk eta zure vodkak. Zuk eta ilargiak.

Baina, pentsatu duzu ez zarela gaizki bizi.-Tekila.-Pentsatu duzu hobe dela mozkortuta baina aske bizitzea.-Vodka.-Pentsatu duzu nahiago duzula ilargia ikustea maite zaituela esaten dizun neska baten begiei so egitea baino.-Tekila.- Pentsatu duzu gehiago edan behar duzula, gehiago mozkortu behar duzula, gehiago gozatu behar duzula.-Vodka.- -Botaka.-

Eta, orduan, portu bakarti horretan, azken barkuak ere abiatuak diren portu horretan Maddi ikusi duzu. Eta begietara begiratu dizu. Begietara begiratu diozu. Bere begien argia ikusi duzu. Eta, berak, begirada ukatu eta buelta eman du.

Azken barkua galdu duzu. Faroa itzali egin da.

Ilargia begira daukazu.

fotomatoia-fotomaratoia-



fotomatoiaren munduan nengoen, muxu baten infinitoan, ezpainen horizontean, arnasa ez hartzearen zeruan, argazkiaren betirako irrian, flasharen malkoan


EUSKAARAKO KLASEORDU BATEAN KAZETARI SENTSAZIONALISTA HORIETAKO BATEK ARGAZKIA ATERA ZION NIRE PENTSAMENDUARI

dimanche, janvier 22, 2006

ANAIA

Ipuin hiperlabur hau betirako gogoratzen duzun horietako bat da. Rafael Novoak idatzitakoa eta Xabier Mendigurenek itzulitakoa. Irakurri eta gozatu:

Inoiz ez nion nire anaia bikiari barkatu zazpi minutuz amaren sabelean abandonatzea eta ni han bakarrik uztea, ilunpean izututa, astronauta baten antzera isurki likatsu hartan igeri, beste aldean musuka nola hartzen zuten entzuten nuela. Nire bizitzako zazpi minutu luzeenak izan ziren, eta haiexek ekarri zuten, azken batean, nire anaia izatea etxeko maiorazkoa eta amaren kutuna.

Ordutik, Pablo baino lehenago ateratzen nintzen leku guztietatik: logelatik, etxetik, eskolatik, mezatatik, zinematik... nahiz eta filmaren amaiera ikusi gabe geratu. Egun batean deskuidatu egin nintzen, nire anaia nire aurretik irten zen kalera eta, bere irribarre maitagarri harekin begiratzen zidala, auto batek jo eta bertan bota zuen. Oroitzen naiz nola gure ama, kolpea entzundakoan, etxetik irten eta nire aurretik pasatu zen, neure izena oihuka, besoak zabalik nire anaiaren gorpua besarkatzera. Sekula ez nion nahastea argitu.

GARRANTZITSUA ! ! !

hona sartzen den irakurleak, ezin du atera bere AMETSIK HANDIENA 3 lerrotan idatzi gabe!!!!!!

samedi, janvier 21, 2006

bosniara bidai egin nuenean...


bosniara bidai egin nuenean. . . jende ugari ezagutu nuen. .. ibai hotz-hotz-baina hotzago baten ukabilkadak ere labaindu ziren nire matrailezurrean, eta zeruari gehiegi begiratzen nion.

baina herri txiki bat ezagutu nuen. eta bertan izenik gabeko neskatxa begiurdin baten begiradak maitemindu ninduen.

ez nuen 7 bat urteko neskatxa harekin hitzegiteko aukerarik eduki.
baina nahiko izan zen bere begietara so egitea.
txikitutako herrixka haren etxeak "etxe" izan omen ziren 10 urte lehenago, baina orain etziren deus; beno, bai.

hondakin horiek batera jarri eta pixkanaka proiektadore (proiektagailu) bat eraiki nai zuela esan zidaten begi haiek.
proiektagailu hori gauetan piztuko zen, bosnia barneko menditarte tontorluze horien maldan gora igoko zen argia arrapaladan, eta zeru osoan proiektatuko zen. . .


orbanik gabeko.. . lurra. . .


bakea. . .

Tsunami kalimotxeroa

Imajina dezagun kalimotxo katxi bat. Likitsa. Eta bihotz bat, zeure lagunen batena. Edo behi batena. Ez du inporta. Imajina dezagun bihotz hori kalimotxo katxi horretan igeri.

Edo imajina dezagun solomo pusketa handi bat. Sagardotegiko solomo pusketarik handiena zeure lagun hoberenaren sabelean. Eta imajina dezagun zeure lagunaren bihotza eta solomoa ez datozela bat, ez direla lagun.

Konfliktoa latza da aurrez imajinatutako kalimotxo katxiaren likitsa eransten badiogu amets honi.

Imajina dezagun zeure lagunik hoberena izkina batean. Burua behera begira duela. Lurrean, solomo pusketa handi bat, kalimotxo eta sabeleko azido tanten zorroztadarekin; eskuan katxi hustua, eta bertan bihotza.

vendredi, janvier 20, 2006

Lehen lerro magiko horiek...

¿Encontraría a la maga? Tantas veces me había bastado asomarme, viniendo por la rue de Seine, al arco que da al Quai de Conti, y apenas la luz de ceniza y olivo que flota sobre el río me dejaba distinguir las formas, ya su silueta delgada se inscribía en el Pont des Arts, a veces andando de un lado a otro, a veces detenida en el pretil de hierro, inclinada sobre el agua. Y era tan natural cruzar la calle, subir los peldaños del puente, entrar en su delgada cintura y acercarme a la Maga que sonreía sin sorpresa, convencida como yo de que un encuentro casual era lo menos casual en nuestras vidas, y que la gente que se da citas precisas es la misma que necesita papel rayado para escribirse o que aprieta desde abajo el tubo de dentífrico.

TOKY-ON



antifaza kendu genuen guk, baina antifaza jarri genion, maybe, beste askori.
antifazarekin jolasten gabiltza. one day, utopia horizontal bat erditu zuen gure nahiak, mundu gaixo honetan indarrean dagoen aginte bertikal horri alehop! hortzak erakusteko, beno, hortzak-edo, bihotza-edo. . denadelakoa
ez dugu barkamenik eskatu nahi burua txoriz josita edukitzeagatik, hor kanpoko kantzerrari pilula jaurti izanagatik, eskailera hartu eta goiko ispiluan isladaturik ikusi garelako. . . eta ederra izan da.
egunerokotasuna aspergarria baita belarriari tira egin eta barruko gauzak aireratzen ez badira.
txikiak, duinak ginen-gara-izango gara, baina zerbait sortu genuen eta indarrean darrai, eta melodia lasaieko abesti bat entzuten baldin bada ORAIN, momentu hau HUNKIGARRI IZATERA IRITSI DA(iteke).








blog honen kudeatzaile garenok aspaldian jantzi genuen kapela, begiak itxita eta pittin bat afraid blogosferako ur uherretan igeri egiteko asmo apalarekin, gustura gaude, gero eta biluziago, hotzez?

ez da hotzik utopietan; utopia txikirik gabe artaldea garaile, beeeeeeeeee

My hopes are so high,that your kiss might kill me. So won't you kill me, so I die happy

jeudi, janvier 19, 2006

Paris. 1968ko maiatzaren 22ko bazkalostea

“Sea cual sea el régimen, a los estudiantes que son jóvenes, que sienten que todavía no han entrado en el sistema que les han preparado sus padres y en el que no quieren entrar, lo único que les queda es la violencia. Dicho de otro modo, no quieren concesiones, no quieren que les arreglen las cosas, que se les satisfagan pequeñas reivindicaciones para, de hecho, acorralarles y hacerles seguir las reglas y hacerles ser, como les decía, dentro de 30 años, un viejecito utilizado como su padre”


Sartre eta 68ko maiatzeko espiritua (Microsoft Encartatik hartua)

hegan egin nahi dut, zuek ez?



part mon ciel avec elle serait parfait

txori bat

arratsalde bat

zeru bat

eguzki ahul bat

urdina eta naranja eta gorria eta zuria eta ia-morea

mesedez. . .

mercredi, janvier 18, 2006

PASILOKO DAMA

Gaur pasiloko damak geure testuak irakurtzen dituela esan dit.

Nork eta berak.

Gerezi urtuz moldeatutako ezpain borobil horiek pantailaren aurrean imajinatzen ditut, hitz hauek irakurri bitartean barrez. Denetan ederrena da, ez dakit berak ba ote dakien. Bere ahurra arratoiaren gainean pausatua edukiko du. Arratoi kabroi horrek badaki bai, ze leuna den bere azala, zer nolako txokolate zaporea duten bere ezpainek irribarre egiten duenean.

Ederrena da, eta gustuko dut. Horrelako hitz bi nahikoa dira gaur etxera gustura itzultzeko.

Baina ez dut jarraitu nahi idazten, bestela deskubrituko du berari buruz ari naizela.



"Ispilutxu, ispilutxo..."


Gaur ere ispiluaren aurrean zaude. Eta ez duzu zure burua ikusten. Zure begien argiak jada ez du ispilua itsutzen. Zure irribarr goxoak jada ez du ispilua lotsagorritzen. Gaur, zu zaude itsututa. Gaur, zu zaude lotsagorrituta.

Ispilua milaka zatitan apurtu nahi duzu, ondoren zati bakoitza hartu eta zure burua urratzeko. Horrela, berriro ez zara gaur bezain itsusi egongo.

Eta nik eskutik heldu dizut. Eta biok ispilu berari begira geratu gara; baina ez dugu gauza bera ikusi. Nik zu ikusi zaitut. Zuk... zuk ez dakit zer ikusi duzun.

“Zer ikusten duzu zuk nigan?”. Halaxe galdetu didazu ahots hilez, xuxurla moduko zerbait eginez. “Zuk ikusten ez duzun guztia”. Eta eskua gehiago estutu dizut, nire indarrak har ditzazun, zure begi itsu horiek argia ikus dezaten.

“Eta nik zergatik ez dut zuk ikusten duzuna ikusten?”. Ispiluak barre egin du, barre ozena, eta bere kristal hotzek zu ere izoztu egin zaituzte. “Begiratu zaidazu begietara. Esaidazu hor ikusten dituzun begiak surik gabeko kandela baino ezdeusagoak direla. Esaidazu nire begien diztira izarrik ikusten ez den gau baten modukoa dela.” Irribarretxo bat egin duzu. Irribarretxo hotz bat. Negar egin nahi duenaren irribarretxo bat.

Eta ez diezu nire begiei begiratu. Ispiluaren islada ikusi dut zure begi itzalietan.Ispiluaren algarak entzun ditut zure belarrietan. Ispiluak besarkatu egin zaitu. Eta, nik, nigana erakarri eta muxu bat eman dizut; muxu luze bat; muxu etsi bat. Orduan bai, orduan begiratu diezu nire begiei.

Eta ispilua hautsi dugu.

mardi, janvier 17, 2006

DESENCUENTRO

www.poesia.com helbidetik hartutako poema


Desencuentros

Ah desdichados padres
Cuánto desengaño trajo a su noble vejez
el hijo menor
el más inteligente
En vez de abogado respetable
marihuano conocido
En vez del esposo amante
un solterón precavido
En vez de hijos
unos menesterosos poemas
¿Qué pecado tremendo está purgando
ese honrado par de viejos? ¿Innombrable?
Lo cierto es que el padre le habló en su niñez de libertad
De que Honoré de Balzac era un hombre notable
De la Canción de la vida profunda
Sin darse cuenta de lo que estaba cometiendo

Raúl Gómez Jattin

lundi, janvier 16, 2006

Gutuna

Boligrafoa hartu dut. Askotan hartzen dut boligrafoa. Eta askotan idazten du. Nik ez. Nik eutsi baino ez diot egiten. Eta, berak, zure izenez apaintzen ditu orriak, liburuak...

Gaur, ordea, zerbait gehiago egin nahi dut. Zure izena idatziko dut, noski. Eta azpian, beste gauza asko idatziko ditut.

Idatziko dut zure ondoan nagoela izarretara begira ere ez naizela bakarrik sentitzen. Idatziko dut zurekin pentsatzen ari naizela patatak erre egiten zaizkidala. Idatziko dut zuri idazten dizudanean folio batean ipintzen dudala nire bizitza osoa. Idatziko dut... maite zaitudala. Eta sentimentu hau ezin duela hotzak izoztu. Sentimentu hau ezin duela beroak urtu.

Eta, kartazala eta begiak batera itxiko ditut, pentsatuz nik idatzitako hitzek zure begiak alaituko dituztela. Pentsatuz biok paper bera ukituko dugula. Pentsatuz paper fin horrek hautsi ezinezko haria sortuko duela gure artean.

Baina, gutunak euriak urtzen ditu.

bertART

Klasean egindako marrazkiei jarraipena eman nahian, hemen duzue IKASTART ataleko bigarren artelana. Bertart izenburuarekin, hona hemen txalo ugari jaso dituen marrazki espresionistaren gailurra. Izenburua: "Elefante comiendo un chupa-chups montado en un triciclo". Ikusgarria.

Galerna2

Itsasoaren erdira heldu zinen azkenean. Jada ez zegoen galernarik. Jada ez zegoen eskurik. Askea zinen. Beno, aske-askea ere ez; haizearen mende zeunden.

Jada ez zegoen lurrean egotera bultzako zintuen eskurik. Belak ziren zure gidari. Belak, eta izarrak. "Izarrei begiratzen diedanean ohartzen naiz zer den bakarrik egotea. Horregatik egiten dute argi: beraiei begiratu diezaiegun." Halaxe esan zizun "izenik gabeko emakumeak" bere izena esan zizun egunean. Baina, zu ez zinen bere izenarekin oroitzen. Bere hitzekin bai, ordea.

Jada ez zegoen galernarik; ipar haizeak altxor urrunetara gidatzen zintuen. Itsasoa zabala zen, bai, zabalegia pertsona bakarrak esku artean hartzeko. Baina zuk ez zenuen esku artean har zitekeen zorionik nahi; dena nahi zenuen. Esku artean hartzen denak ihes egiten baitu. Hondarrak ihes egiten du. Diruak ihes egiten du. Baina, itsasoa... dena da itsasoa. Beno, dena ez.

Gaur, portutik atera zinenetik zazpi egun bete diren honetan, izarretara begiratu duzu. Ederrak dira izarrak. Eta, zure begiek, beraiek bezala dizdiz egin dizute.

"Eman su bandera beltzari" egin duzu oihu, "ikus dezatela denek non gauden". Eta, hori esan duzun unean bertan, haizeak norabidea aldatu du. Bai, berriro ere etorritako bidera zaramatza haizeak.

Izarrei begiratu diezu berriro ere. Eta izenik gabekoaren izenaz oroitu zara. Haizea.

Galernarekin batera heldu zara portura.

dimanche, janvier 15, 2006

SeMAfORoa



zebrabideetan, urrutian kotxerik ez datorren arren, semaforoa gorri dagoenean, txint batean zebrabidea igaro ordez geldirik geratzen diren horiek. . . hobeago sentituko ote dira beren buruekin?

C (BIS)





niretzat (ere), jainko modukoa. . .egongo dira liburuak, eta idazleak. baina ez dago hau bezalako libururik, hau bezalako idazlerik.

zauden lekuan zaudela, jakizu emen maitale bat duzula.

C



















Bien izenak hasten dira C hizkiarekin.
Eta hori da bien artean nabarmendu dezakedan ezberdintasun bakarra.

samedi, janvier 14, 2006

BEGIRADA 3:35am



Ez
nauzu
inoiz
hain
eztiki
begiratu
orain
bezala
laztanki
amoroski
amultsuki
xiringaren
ziztada
zintzilik
duzunean

vendredi, janvier 13, 2006

3 hizkiko maga


sukaldean sartu da eta kaixo. ke gorriz puzturiko ezpain perfektuak ditu.kanporantza kon suprema sutileza jausten diren haragi xamur zati kiribildu bi ikusi ditut eta maga zela atzeman dut. egunero, gaueko 23:terdietan egin ohi dudan bezala, maitasunaren alde negatiboak burmuinaren axotaz azpimarratzen harrapatu nau, baina etzait ajola. sukaldean dago, denok gaude sukaldean, ni ere bai, eta arrautzak, eta hirugiharra, kalimotxoa, "que alguien se haga un porro de marihuana". erlojua gelditu egin da ondorengo orduetan, baina ez pila faltagatik, gauaren izar bakarreko zera honek ni hartu nauelako behintzat.
hodeietan denbora larregi igarotzen dugunoi maitasunak aizto zorrotzez zulatzen digu aorta.
MEKAGUENDIOS. begia berdeak ez. . . .mesedez. .. hori ez. . .. horren aurka ezin dut borrokarik egin. garaitu naute bere begiek; bapatean mugarik gabeko belardi batean laztandu diogu ilea elkarri. eta kilkerren ohiu tematiak imitatzeari ekin diogu, barrez eta belarrira egindako aitorpen txiki baina azukrez beteriko horiekin apainduta. maite dudala uste dut.

baina sukaldera bueltatu naiz (gara). "¿donde está el vino?".
HOR JARRAITZEN DU berak bere edertasunean itota, ondoan baina han, urrunean, eta hitz larriz idatzita min gehiago ematen dit maitasuna hitzak.
bapatean esaldi bat zuzendu dit. eta begiak flash! zerratu ditut.

esne baso batean igeri gabiltza biok. /oiloipurdia/. esne basokada batean igeri egitea probatu ez duenak ezingo luke zirrara hau itzetan azaldu. beirazko paretatik desitsati eta esnean barrena erdira iritsi gara. besarakada batean bat egin eta ez gara bi pertsona, ilusio, irudi abstraktoegi bilakatu gara. bere ezpainek paradisu ospel ziruditen eta ala dira. maite dudala uste dut. esne basokada amaitu egin da ordea eta zuri gerati naiz supituan azaldu oi den bakarde beltzean.
zorionaren bihurgunetan barrena sukaldera berriz. "¿quereís más bacon?"

01:23tan begiratu nau. nik, ordu bat eta 23 minutu neramatzan berari begira. detalleak.
itzalak gehiegi maite dituen sukaldea da hau. motelegi doazen autobusak dira minutuak. maite dudala uste dut. nire lolita, nire amelie, nire dena, nire EZER.

ZER ORDU DA? TOMA KALIMOTXO OK

Mozkortu naiz zeharo. eta ametsak, alkolez zipriztindurik . .gozoagoak dira, kolore festa dira, trafiko gehiegi ilusioaren autobidean. maite dudala uste dut. hiru hizkiko izena duela esan didate.
marihuanazaleen sukaldea atzean utzi eta kalera irten gara denok, 10 bat marihuanazale. kaleeen beherakortasunean labaindu da zingiretako anakondaren gisan. anakonda. bere pozoinak ti-tá batean akabatzen omen zaitu.

magaren pozoina hain da WONDERFUL, ordea. maite dudala uste dut.
beti bezala, beti bezala, isilik geratu naiz, beste "zera" labur horietako bat delaren uste grisarekin. eseri naiz egurreskailera batzuen isatsaren amaierako taberna honen mahai batean.
itsasertzean nago (gaude)(ez, barkatu, nago). eguzkia testigu zela zerbait esatera nioanean. ..
konturatu naiz. joan egin dela. maga zela. 3 hizkiko maga zela. nire bizitzako emakumea zela, edo ez. maga zela. maite dudala uste dut.

alkolak oroitzapenak kendu dizkit biharamunean. bere izena bakarrik utzi dit patrikan. maite dudala uste dut.

autobusera igo eta herri hau atzean utzi dut, eta hiru hizkiak atzean utzi ditut.
triste jarri naiz eta lerro trsiteak taxutu ditut belarrialdean. eta autobus honek mendi artetik ihes egiten duen modu berdinean ihes egin didate ezpain horiek. zoriontasun zaku horrek. denak. 3 hizkiko magak.

maite dudala dakit.

jeudi, janvier 12, 2006

Ametsgaiztoa

-Amatxo, zergatik dira ilunabar batzuk moreak?
-Ba egun batean zeruaren zati bat erori eta eguzkiaren gorriarekin nahasi zelako. Izarrak saiatu ziren hori garbitzen, baina, urtean hiru aldiz edo, zerua more agertzen da.
-Eta zergatik garbitu nahi izan zuten guztia?
-Bada morea bezalako kolore ilun batekin beraien argia galduko ote zen beldur zirelako.
-Nik ez dut izarrak itzaltzerik nahi, baina, gau batzutan,hodeiek estali egiten dituzte. Zergatik izarrek ez dituzte lainoak garbitzen?
-Askotan izarrak ere triste jartzen direlako. Horregatik egiten du euria askotan.
-Eta zuk zergatik egiten duzu negar?
-Triste jartzen naizelako.
-Ba nik nahiago dut zure begiek argi egitea.
-Nik ere bai, semetxo. Baina, beti ez da posible.
-Eta zergatik daukazu betondo morea?
...





-Segi lotara eta tori bi muxu. Ez izan ametsgaiztorik.

buzoi bat

aseta balego bezala irentsiko du buzoiak Paris.

ahoa ezin itxi horrek izan ohi dituen desabantailak dira.

stereoan. . . Time afTeR tIme.


momentu hark bazuen interesgarritasunik, ez japoniarrek begininiaren ekialdean ezkutatzen duten interesgarritasunaren parekoa, baina bai, bazuen.

=erlojuaren nahia izan zen, koka-kola zaporeko arratsalde kas-limon hartan Magak eta nik tupust egin izana. hotza jausten zen zerutik, jertse, zira, kamiseta ugari neraman-zeraman, baina biluzik ginen begiradek sortzen zuten mikromundu gorian.

nire antzera (!), berak ere Technics RP-F209 STEREO HEADPHONES batzuk zeramatzan belarrian itsatsita.

behatzen tartekatze-ezpainen joan etorri hartan erraz galdu ginen bakoitzak bere abestia entzuten zuen bitartean, bai, erromantikoa zen. -edo

nietzschek behin bota zuen esaldia gogoratu zuen Magak, musikarik gabe bizitza akats zitekeela dioen hori. ez zuen AlTuAn esan, baina atzeman nion.

bizitza bai akats Maga gabe. ez nuen altuan esan.

mercredi, janvier 11, 2006

Haizeak eraman zuena

Begira zaude orain.

Begira zaude oraindik.

Aurrean duzu bidea. Gogoan dituzu hitzak: "zuhaitzetako hostoak erori aurretik segi bideari eta zain izango nauzu."

Zuhaitzen hostoak erori ziren, ordea. Baina, zuk tinko eusten diozu zeureari. Beti tinko. Beti zutik. Hori bai, aurreko jardinean bikoteren bat ikusten duzunean berehala botatzen dituzu gortinak behera. Noski, besteen zoriona ikusteak beldurra ematen dizu. Agian, kristala lodiegia delako zu ere zorion horretara heltzeko. Zorion hori esku artean hartzeko. Eta nik ikusi egiten zaitut. Egunero joaten naiz zure etxera, zure oinek bideko harri txintxarrak laztanduko dituztenaren itxaropenez. Baina, azkenean, ni izaten naiz harriak eskuekin laztandu eta esku artean hartzen dituena. Gogoan baitut zein zoriontsu izan ginen gure eskuen korapiloaren azpian zeudenean.

Orain euria egiten du egunero. Egunero bustitzen da zure kristala. Bi hilabete dira euria geratu ez duela. Bai, "Cien años de soledad"en bezala. Guk ere, akaso, beste horrenbeste pasako ditugu horrela. Bata besteari begira, bata bestearen zain. Zain. Zoriona bila joan gabe etorriko balitz bezala. Gau batez lotan gaudela hegan egin eta elkarren ondoan esnatuko bagina bezala.

Nik gauero egiten dut hegan zure etxera. Eta zure begiei begiratzen diet. Eta beraiek nireei begiratzen diete. Baina, noski, errealitateak gortina jaisten du. Eta ez dut zorionik ikusten.

Zuk ere halaxe egiten duzu. Bai, bota gortina, ez zaitez esku artean har ezin dezakezun zorionarekin itsutu. Lasai, hostoak erorita ere zain izango nauzu.

Baina aspaldi eraman zuen haizeak orbela.

mardi, janvier 10, 2006

Ilundu du

-Argia itzali du norbaitek.

-Ez, joan egin da.

-Bueno, kontua da argirik ez dagoela.

-Iluntasuna bai.

-Ba ilunpetan bizi beharko dugu.

-Beti bezala.

unibertsitatean jolasean klasean atzean

maprat eta gorotz.




lau belarri. eta bi sudur. unibertsitateko ordu beroegi bat. denbora zakarrontzira bota du norbaitek

kanpoan besteak.
eta tartean, kristala, altzairua armairua mairua rua a

Kamixeta kendu du mapratek
Sudurretik muki bat atera Gorotzek.

dekadentzia. akto de presentzia. bagoaz ura edatera.

gela honetan hainbeste kopetillun. aste santuan pentsatzen aurrekoa. udaran.
"begira tio"
"mi hermana txabal"
"ya"
"hamabi euro la noche"






hamabi ez hamairu euro baino geiago balio dute ordenagailuok.




baina begira zertarako balio duten

robin eta hood eta felix felix eta txanpain apurra

zuek, zatozte trenera. zein, gu?bai. hirurok. nora goaz?erdira. erdira¿? zuen erdira. denaren erdira, erdira, hara.




ah,


,ondo


...iritsi gara

baina. . .lehenago era zoriontsu ginen . . .

nahi genuena adierazten eta egiten eta adierazten eta askotan zeruan edo eiffel dorrean, edo zubi batean (nef)

maitasun gehiegi ez al da hori? bai, larrutan egiten dugu parisekin. baina softly, sweet eta kon kariñó.

parisek arrapatu gintuen. parisen muxu bat ez da muxu bat.














. . .muxu bat parisi


. ..eta bizitzari

ZURIEK BAKARRIK IKUSTEN DUTE BELTZA

Kalimotxoa zainetan genuen horietako batean Parisko metroan sartu nintzen. Ni eta beste bi euskaldun. Espektakulo izugarria eman genuen. Geltokian bela txau bela txau... hasi ginen kantatzen, eta bagoira ere horrela sartu ginen. Esta matina me he levantado
Bagoia espeziala zen. Hasieran ez nintzen guztiz konturatu, baina bazuen halo berezi bat. Nik, hala ere, bagoiko poste metalikoan dantza eta salto eginez jarraitu nuen kantatzen, lagunek kalimotxo degustazioa bagoiko guztien artean egiten zuten bitartean.

Ingurukoek txalo eta txistuekin laguntzen ziguten, eta guk inoiz baino fuerteago kantatzen segitu genuen. Haika gizona jeiki mutil ondokoek lagunduta bertsio rapeatu batean egin genuen. Miresgarria.

Euskal Herria diagu zai kantatzen ari ginenean, bagoia gelditu eta ateak ireki ziren. Bat-batean isildu egin ginen denok. Bi militar sartu ziren zakurrak atzean zituztela.

Bagoi hura espeziala zen, bazuen berezitasun bat, eta azal zuriko poliziak metrora sartzerakoan soilik konturatu nintzen horretaz.

Inguruko guztiak beltzak ziren.


lundi, janvier 09, 2006

Galerna

Betiko tabernan zeunden, betiko basotik betiko ron merkea edaten, Peillotek altxorraren mapa eman zizunean. "Jarraitu haizeari eta olatuei, eta kaioak bandera beltzeko zuloetatik sartzen hasten direnean bota aingura eta egin jauzi lurrera. Aberastasuna zuena izango da."
Betiko altxor harekin betiko ametsak egiten hasi zinen. Beti bezala. Eta, beti bezala, tripulaziokoei paper horitu triste batean beraien sinadura ipintzeko eskatu zenien. Eta, noski, idazten ez zekiten gazte horiek labanekin hatzetan ebakia egin eta odolez sinatzen zuten dokumentua. "Hori da gure sinadura. Odola eta askatasuna".
Kalera irten eta emazteak eskutik heldu zizun, betiko indar neurrigabe horrekin, itsasoaren indarra ere txiki uzten zuen indar infinitu harekin. Maitasuna deitzen zion berak. Galerna zuk.
Iritsi da eguna. Haizeak zure ile urdindu luzea dantzatzen du, zure bihotza bezala. Atzean duzu portua, eskutik heltzen zizun emakume hura; nola zuen izena? Ez dakizu. Egia esan, ez dakizu ezer atzekoari buruz.
Aurrean itsasoa duzu. Infinitua. "Jaso aingura! Goazen aurrera, infinitura, nabega dezagun askatasunean, ez dago pirata geldi dezakeen aingurarik.
Abiatu zara, bada, askatasunera. Haizeak gidatzen zaitu. "Egia esan, inoiz ez gara aske izango, haizea baino ez da aske" bota dizu Gabrielek. "Ez, zure mihia ere askea da" erantzun diozu zuk.
Egunak igaro dira, beti bezala, beti bezalakoak. Eta, halako batean, heldu zarete. Beti bezala, heldu zarete. Beti bezala, kaioak igaro dira haize bortitz askeak marraztutako bandera beltzeko zuloetatik. Beti bezala, aingura bota duzue. Beti bezala, salto egin duzu. "Jarraitu haizeari eta olatuei, eta kaioak bandera beltzeko zuloetatik sartzen hasten direnean bota aingura eta egin jauzi lurrera. Askatasuna zuena izango da".
Eta izenik esan ez dizun emakumeak eskutik heldu dizu.
Beti bezala.
Galerna batek hartu du portu osoa.

IKASTART

Ikastart, ikas tarteetan egindako ikas artelanik onenetakoen (eta txarrenetakoen) bilduma. Hasiera xumea emango diogu asperduraren eragin diren marrazki hauei. Hona hemen izardun kapel bat, igitaia eta mailua...


Zuen aportazioen zain gaude...

gameluak, borges, mahoma, turistak, falsarioak eta abertzaleak Ruperren webgunean

“He encontrado días pasados una curiosa confirmación de que lo verdaderamente nativo suele y puede prescindir del color local, encontré esta confirmación en "La Historia de la declinación y caída del Imperio Romano" de Gibbon. Gibbon observa que en el libro árabe por excelencia, en el Alcorán, no hay camellos; yo creo que si hubiera alguna duda sobre la autenticidad del Alcorán, bastaría esta ausencia de camellos para probar que es árabe. Fue escrito por Mahoma, y Mahoma, como árabe, no tenía por qué saber que los camellos eran especialmente árabes, eran para él parte de la realidad, no tenía por qué distinguirlos; en cambio, un falsario, un turista, un nacionalista árabe, lo primero que hubiera hecho es prodigar camellos, caravanas de camellos en cada página; pero Mahoma, como árabe, estaba tranquilo: sabía que podía ser árabe sin camellos….”

J.L. BORGES

lortu duzu

Ozeanoak igeri zeharkatu zenituen lehenik. Olatu artean, bitsak esperantza ere estaltzen zuela zirudienean zure gogoaren kresalak ekaitza baretu zuen, eta aurkitu zenuen lehenengo hondartzako areak xukatu zizkizun isuri zenituen malko eta izerdi tanta gaziak.
Oihanak zuhaitz batetik bestera jauzi eginez zeharkatu zenituen ondoren. Adarrek zure oinei heltzen zieten maitale jeloskorrak bailiran, eta askotan iruditu zitzaizun hostoekin batera zu ere lurrera eroriko zinela. Baina, zure indarrak ere ihartzen ari zirela zirudienean zure maitearen oroitzapenek ureztatu zintuzten.
Desertu idorra lau hankatan zeharkatu zenuen gero. Areak zure esku eta oin biluziak bakardadeak bezala erretzen zizkizun, eguzkiak sua piztu zizun bizkarrean. Baina, oasi batean ametsak edatea lortu zenuen.
Zerua hegan zeharkatu zenuen ondoren. Bele eta putreak inguruan biraka zenituen bitartean barrenak buelta eman zizun behin baino gehiagotan. Haizeak noraezean dantzatu zuen zure gorputza, inork maite ez duenaren etorkizuna bezala, inor maite ez duenaren arima bezala. Baina, zu maite zintuen eta maite zenuen zuk ere. Hargatik zindoazen hodeietara.
Eta egunak, gauak, asteak, hilabeteak eta urteak igaro ondoren heldu zara zure maitearen erretratua egin nahi zenuen lainora.
Baina, errotulagailua etxean ahaztu duzu.

dimanche, janvier 08, 2006

AMODIO FANTASIA BAT

"Gauak, begiak hertsiarazi eta ametsetara sarrerazten gaitu"

Gaurko eguna egun maitagarria izan da. Amelie ikusi dut kalean, hegaka, baina lotsa eman dit berarekin egon nahi dudala esatea, bere ahotsa nire belarrian sentitu nahi dudala aitortzea. Nola alde egiten zuen ere ikusi dut, lurretik bost zentimetro gorago lebitatzen...

Masail potoloak dituzu, eta azal zuria. Ahots leuna, eta urjauzi baten moduko ilea.


Eta etxera iritsi bezain laster liburua ireki eta bila hasi naiz. "hare hari batek, bai, hare hari batek soilik sostengatzen du dena."

"halere, amodioa salbuespena da beti, salbu eta..."

"gauak badoaz, beren hari misteriotsuekin. gero, eguzkiak datoz ametsak hiltzera"

"farolen arteko ilunbeetan, zer aurki daiteke?"

"nora naramazu, erreka dultze horrek?"

Amelie, zure amodioaren ibaiean itoko nintzateke. Naufrago bat naiz, zure begien itsasoan. Amelie, Amelie...

unibertsala

" detras de nuestros pasamontañas está el rostro de las mujeres excluidas. de todos los indigenas olvidados. de todos los homosexuales perseguidos. de todos los jovenes despreciados. de todos los imigrantes golpeados. de todos los presos por su palabra y pensamiento. de todos los trabajadores humillados. de todos los muertos del olvido. de todos los hombres y mujeres simples y ordinarios que no cuentan que no son vistos, que no son nombrados, qu no tienen mañana "
EZLN (ejercito zapatista de liberacion nacional)

samedi, janvier 07, 2006

SOINU BANDA

Amelieren soinu banda ordenagailuan baldin baduzue egidazue mesede bat: akordeoiaren nota horietan irristatuz irakur ezazue blog hau.

Amelie, zinez maite zaitut.

do-re-ni


minbizia zuen kontzertua zen hura. hasiera ederra, ostean, okerrago, kaka ondoren, usaia, argiak.
supituan fiuuuuuuuuuuuuuuuuummmmmmm
eta plastiko beltzaraneko botila abeslariaren muturrean lurreratu.
kar-kar-kar lotsati batzuk jendartetik. ni barne. barka. abeslari bat behar dugu. kitarra jotzen jakin behar du. jendarte honek zirrara sorrarazi behar dio. oihu egin behar du. argi hoiekin elkartu eta 1 izan.
ni, mesedez, ni.
zu!
ni?
tapatapataopataarimmmmmmmm

IKUSKIZUNA

vendredi, janvier 06, 2006

notizi prexkuak

2007. urtean kitarra jotzea derrigorrezkoa izango omen da. . .

pagotxa, kitarra ikasi beharra.

derrigorrezkoa.

no matter where life takes me to

ai, maga, arrakasta urriko aktoresa baten antza duzun maga, egunen batean, botako dizkizut bota beharrekoak eta horien ostean datozenak, eta aurrekoak, eta dena. atzo, zinemako eserlekuak gatibatu ninduen 5 minutuko 2 ordutan, eta ai, maga, parisen ez, londresen bizi ziñen, baña beno, mundua txikiegia da eta bizia luzeegia, egunen batean, hori da nire teoria, hor goian tupust egingo dugu, ur narnja hauen biriketan iltzatu den etxetxo moduko horretan, ez zaizu iruditzen, inor ez hondartzan, uda, zeru hutsa, ikus dezaket, ikus zaitzaket hor, eta . . .

IRUDIMEN GEHEIEGI DUDALA ESATEN DIDATE BEKAINEK

INTERNET ETA PRESOAK

Interneten aske sentitu zaitezke. Zeure garrasi eta protestak Antananariboraino iritsiarazi ditzakezu, geure testuak desertuaren erdian ere irakur daitezke. Parisen bihotzetik idazten dugunok Groenlandian egon gaitezke momentu honetan bertan, eta geure testuak hemengo irakurleengana iritsiarazi ditzakegu klick sinple batekin.

Arma oso boteretsua dugu eskuetan: teklatua eta interneteko konexioa. Funtzionarioei galde diezaiekegu bestela: lepoa jokatuko nuke munduko kartzeletan internet debekatua edo mugatua dagoela.

jeudi, janvier 05, 2006

amelie bertan bizi da


Behinola sortu zen Paris, behinola erditu zuen Parisek Montmartre auzo maldatsua, eta bertikaltasun horrek maitemindu ninduen ni behinola.

Zoriona bezain bihurgunetsuak diren trakeski asfaltaturiko bidezidor eta kale-argi meharren mehatxuan jausten diren eskailera amaigabez taxutu da Montmartre udazken nagien joan etorri errepikakorrean. Gauez mila bider handitzen da bere soslai okerraren edertasuna, bertako buhameria zertzelada bakan horien xarma indar handiagoz azaleratzen baita izarren argipean, Eiffel dorrearen urruneko distira zerura goratzen denean.

Euriak izorra ez dezakeen etxe anabasa da Montmartre, Moulin Rouge-ko errota famatuegiaren argiek euri tantak ezabatzen baitituzte bira lodi horiekin; eguraldi txarrak ezin du auzo honek osatzen duen zirriborro maitagarri hori zatikatu, Montmartre ez baita auzo fisiko hutsa, ideia, amets bat ere badelako, niretzat behintzat.

Ametsa baita auzo honetako mendi ttipiaren gailurraren altzoan zintzilikaturik dagoen Sacré Coeur basilikaren begietatik Parisi so egitea, XXI. mendearen adierazle diren eraikin luzeak hodeiekin borrokan dihardutela ikustea, urrutian, Parisen; eta azpian duzun auzo hori maitatzea, neurri batean iraganean pausaturik geratu den auzo hori, idazle askoren inspirazio iturri izan zen munduko txoko ñimiñoa, Montmartre.

Montmartren bizi nahiko nuke. Badut hala nolako sentimendu arraro bat, Frantziako zoko fantastiko hartara eraman nahi nauena; agian asteburu bat igaroko nuke, agian hilabete bat, edota bertan bizitzen jarri, nork daki.

Benetan arraroa da auzo batek nigan sortu duen zirrara, ez diot zentzuzko ziorik aurkitu, nahiz eta nire subkontziente osoan larregi arakatu . Agian, Ernest Hemingway handia kale maldatsu hauetan barrena ibili zelako izango da; agian, nire apartamentuan iratzarri eta Café Bruant–en kafesne bero bat hartzearen ideia izango da; edota hilerrira joan eta Emile Zoláren hilobiari argazkia ateratzeko gogo hori.

Ez dakit nola, ez dakit noiz, baina egunen batean tren baten barrura jauzi egingo dut presaka, inori ezer esan gabe. Eta Parisera iritsiko naiz, azken geltokira, eta taxi bati uko egingo diot “ ez, ez, lasai, ni ibiltzen noa” pentsatuz, eta Montmartrera ailegatuko naiz astiro, irribarre itzela sudurretik zintzilik, eguzkiak azken hodei hankamotzak kiskaltzen dituela ikusiz.

Eta teilatu batera igota hodeiertzari so geratuko naiz, zoriontsu, zeruarekiko dudan atxikimendua benetan handia dela sentituz, Parisi “gabon, eta ondoloin” samur bat luzatuz, urrutian, Euskal Herritik datorren txirula melodia oparo eta miresgarriak, begiak itxiko dizkidalarik.

AMELIE

Inoiz maitatu dut neskik, baina bera bezalakorik ez.

Metroko sarreran ikusten nuen, edo San Martin kanalean harritxoak uretara bota eta bota zebilenean, edo Montmatre inguruko jardin, kale eta tabernetan. Hain da poetikoa bere ibilera, bere begirada... Hain ederra bere ahotsa, ametsen munduko ahots fin eta erakargarri hori... Bera ote nire maga...

Momentu honetan, Parisen hamabi orgasmok ziztatu dute zerua. Bat gehiago konta dezatela.


P.d.: Hau ez nizueke kontatu behar, baina gaur zita dut berarekin. 22:35 inguruan. Pariseko kale euritsu batean. Ze kaletan? Auskalo... Elkar aurkitzera jolastuko dugu, biok galdu dezakegula jakinda... Baina zugatik edozer, zu gabe zertarako bizi.

mercredi, janvier 04, 2006

amorEZ


maitasuna berdea da

ez, barka, naranja. . .

GROENLANDIAN GALDUTAKO BARKUAK


Badaude barku ttipiak. Urrutitik ikusten ez direnak. Normalean urrutitik ikusi ohi dena ke arrasto ahul bat bakarrik da. Horietako batean galdu gara gu.

Geureak ez dira, nola esan, literatur lehiaketetan saritzen diren Titanic-ak. Titanic-ak, normalean, urperatu egiten baitira.

Geure lanak Groenlandian galdutako barkuak dira. Barku ttipiak, baina bide luzean hondoratu gabekoak. Txurigorriak, kapitain mozkorra dutenak, konpartimendu eta ohe beroetan kanpai hotsak entzuten diren barku ttipiak.

Eta gu bezalako barku ttipi guztiei dei egiten diegu. Gertura zaitezte, elkar gaitezen. Bixita gaitzazu. Groenlandian. Parisen.

qué barbaridad Bagdad qué barbaridad Bagdad qué barbaridad Bagdad qué barbaridad Bagdad

Blog honen musika

Espazio honi musika jarri beharko banio, Laboaren azken diskora joko nuke. 17 zenbakidun Xoriek litzateke. Bertatik melodia oso iradokitzaileak irristatzen dira... A, ze plazerra "Negua" kanta entzun dudanean, edo Etiopiako amodiozko poemaren bat, qué barbaridad Bagdad, edo Ne me quitte pas edo idazten den moduan pianoaren dardara sentikorrarekin...

qué barbaridad Bagdad

qué barbaridad Bagdad

mardi, janvier 03, 2006

METROPOLITAN MANIFESTÉ

METROPOLITAN MANIFESTÉ

Gutxi batzuk gara oraingoz. Gutxi izanik asko egin nahi dutenak ordea. Borroka galduetatik gatoz gu ere, eta Pariseko metro barruan predikatzen ibili ohi gara, gure ahotsak trenen zaratak eraman ez ditzan desiratuz.

Magabila dabiltzan hainbat obsesionatu gara. Parisekoa, metroko korridoreetan paseatzen den berbera, Juliorena.

Eta zu gure bagoira igotzea nahi genuke. Betiere underground. Betiere marjinal.

Orgasmo literarioak ez baitaude gutxiren eskutan, begiak ireki ditzakeen edozeinen esku baizik. Kitzika gaitzazu zure begi eta lumarekin, gertura zaitez zure hatsa senti dezagun…

Gutxi batzuk gara oraingoz…

dimanche, janvier 01, 2006

tuliparen besoek hori esan zidaten, baina ez. . .

hitzak erregalu paperean bildu eta eman egin nizkizun.

han ikusiko gara, azken pausoan, lapurren gisan, hortse dago ametxa, bidaiegitearen ametxa, , munduari hozkada erraldoia biok, zuk eta zuk, eta nik, bat, txuri beltzean ajola ezpadizu.

barka, badakit hitzak besterik ez direla ezker eskuin, hizki larriak, atsalde batekoak, biharamunik gabekoak

gehiegi maite ditut itzalak eta hauxetan tartekatzen diren zu bezalako iluminados cuadrados de luz inmaculadak.


vertikala naiz, baina hodeiertza maite dut, eta zu ere.