metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

jeudi, mai 22, 2008

MAMUAK

Gehienok mamuekin bizi gara. Ohitu egiten gara, beraiek ere gure barrunbeetara ohitzen diren bezala, eta dena ongi dabilela dirudi.
Arnasa hartzen dudan bakoitzean oroitarazten didate nire hauspoari esker ari direla hegan; hauspoa itzaltzean ez direla gehiago biziko, eta bizi bitarteko instante bakoitza bere egiten dutela, nire burua bisitatzeko, edo memoriaren zati ilunen bat desestaltzeko.
Mamuak dira, hori da beraien egitekoa, gustuko dute. Normala da.

Ni nire barruan bizi naiz; beste batzuen barruetan ere bai.
Zurean ere bai, adibidez.
Zure ametsetan agertzen naiz batzuetan, nahiz eta esnatzean zuk ez oroitu.
Ametsa ez baina agian esna zaudela nire hitzen bat gogoratuko duzu, edota kalean urrutitik agurtu zintudan hura.
Momenturik arraroenean itzuliko naiz zugana, ez nauzu inolaz ere esperoko.

Mamuak nireak dira, eta ni beraiena.

Nik ere besteen hauspoak senti ditzaket, eta badakit horri esker egin dezakedala hegan.

Mamuak gara, hori da gure izaera. Ustekabean topatzen nauzun/zaitudan hurrengora arte.

5 Comments:

Anonymous Anonyme said...

leihotik begiratu eta bapatean, ustekabean, itsasoa gure aurrean agertzen denean...
ohetik atera gabe, lo hartu beharrik gabe, nire alboan sentitzen zaitudanean...
orduan mamuak ixildu eta ezkutatzen dira, minutu batzuez bada ere.

muxu goxo bat, casper.

8:29 PM  
Anonymous Anonyme said...

Momentu honi argazki bat atera behar nion baina zure hitzak aurreratu direnez ez daukat kamararen beharrik. Paperean idatzi, botilan sartu eta itsasoa handia denez, nire esperantzara doan hari mehea bertan topa dezakezula sinetsiko dut.

10:53 PM  
Anonymous Anonyme said...

"Nik ere besteen hauspoak senti ditzaket, eta badakit horri esker egin dezakedala hegan.

Mamuak gara, hori da gure izaera."

Nik ez dut berdina pentsatzen inondik inora ere.

Benetako mamuak ez dira lo ametsetakoak, ez dira behin kaletik agurtu zintuela gogoratzekoak.
Mamu horiekin ongi galbitz bai, ia anekdotikoak dira, little obsessions.
But obsessions. Not illnesses

Mamuak gure izaera badira, zure mamu lausoez hitzegin daiteke, neska edo mutil hura gustatu zitzaizula, usain honek edo besteak hildakoren baten oroimena dakartzula eta antzerakoak.

Bestelako mamuek gaixotu egiten gaituzte. Urdinak dira mamuak, eta borobilak erlojuak bezelakoak.

Gaixotasuna ez da nere izaera, ezta gutxiago ere nere IZATEA.

10:32 AM  
Anonymous Anonyme said...

Bai, denok gara mamuak, ta denok dekoguz beste mamu batzuk, zeu nere mamuetako bat zara, baina...

8:47 PM  
Anonymous Anonyme said...

Wendy

8:48 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home