metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

jeudi, mai 01, 2008

INTERNAZIONALA

Ukabila altxatu eta kantatzen dutenean aurpegian nabarmentzen zaie. Lotsatu egiten dira, eta kantua minutu batzuetako sufrikarioa bihurtzen da. Baina hori da, ez besterik, pasatu beharreko formalismo bat. Bueltakoan, etxeko atea ixterakoan, dena berriro bere lekuan dago.

Beste batzuk ezpainen dardarak salatzen ditu. Kantua ez dakite osorik, eta memoriaren edota ezjakintasunaren hutsuneak ezpainen mugimendu hutsez betetzen saiatzen dira.

Askok, hiritik alde egiteko auto-ilara amaiezin batean, umeen garrasi artean entzun dute; baina ez osorik, zatika baizik, irratiko albistegian. Bikoteari begiratzen diote orduan, eta beraien gazte denbora oroitzen.

Oraingo gazteen artean, berriz, gehiengoak ez du ezagutzen eta ezagutzen dutenen gehiengoari ez zaio interesatzen.

2 Comments:

Anonymous Anonyme said...

hori ez da egia... gu gazteak gera, ta klaseko afarien ondoren beti Internazionala abesten degu. batzuk atzo iruñan egon ginen.

lehen bezela, oraingo gazteak ere ez dira homogeneoak. denetarik dago.

Siempre adelante, compañeros.

(www.mourirpourdesidees.blogspot.com-ek)

1:02 PM  
Anonymous Anonyme said...

la memorización de los himnos
suele ser con bastante frecuencia la manera de encubrir otro tipo de ignorancias.
lo que me parece demencial es que alguien tenga que avergonzarse por no saberse una retahíla de palabras. y que, sin embargo, se enorgullezcan los que la pronuncian sin entender nada de lo que recitan.

6:37 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home