MUGAZ BESTALDEKO BESTE EMAIL BAT (AL BORDE DE UNA EXPLOSIÓN ESCROTAL)
Gaur oso egun geldoa izan da. Goiz guztia liburutegian pasa dugu, ordenagailuak borratutako lanak berregiten.
Presak tortura bilakatu ditu dutxa eta bazkariaren plazerak.
Klasera ere korrika joan gara.
Siesta ere egin dugu bai, tradizioari men eginez egin ere, bigarren lerroko mahaian eta postura harrapatu gabe.
Ez dut gezurrik esango, klase egun gogaikarri bat izan da: sistematikoki geratzen zaigun zerebro apurra urtzeko diseinatutako gas kamara puta horretan igarotako 5 orduak amaiezinak izan dira.
5 ordu, zita oso bat. Baina guk nahiago ditugu izerdi likatsuzko ibaiak, eguzkia gela barrutik ikustea, ordutik ordura usteltzen doazen hatsak, irakasleak –hain espresibo eta pasionalak– eta berogailua. Azken hau martxan, noski.
Bai, heriotza geldoa.
Hau dena konpon dezaketen gauzak gutxi dira. Irakasleren batek klasea eman ordez "escupir a los urbanos / a mi chica meter mano" kantatzea litzateke bat. Kalean zehar ustekabean maratoi nudista jendetsu batekin topatzea beste bat. Betiko esloganez jositako paretetan pintada originalen bat irakurtzea, betiko manifetako aldarrikapenen artean doinu tropikal bat bereiztea. Edota travestien ekintza esperpentiko batean parte hartu ahal izatea eta, adibidez, udaletxea kolore guztietako pinturaz betetako arrautzekin bonbardatzea. Haize freskoa, mesedez.
Gehiegi eskatzea da, badakit.

8 Comments:
"Apaizei sotanak dizkiet kenduko/ itsasontzi piraten banderak egiteko/
TIOBIBO batetan denok gara igoko/ zintzoak garelako ez dugu ordainduko./
Musika joko dugu alde guztietan batek bonboan eta besteak tronpetan./ Biluzirik bainatuz ilargi-argitan/
maitia bilatuko dugu ur azpitan..."
RUPER HAUNDIA!
ta nere burujutea ez al da beste bat?
Egia da bai, haize freskoaren beharra nabaritzen da. Agian guk egin beharko ditugu pintadak, doinu tropikal bat abestuz eta erdi biluzik bonbardatzaile bilakatu.
Agian, batek daki...
Filosofa? Agian karreraz erratu nintzen. Agian, batek daki...
badakizu? badakizu?
badakizu...aldatzea zure esku dagoela.
ia udaletxe hori pixkat apaintzen duzuen bai, garbiketa falta nabaria dauka;
bertako pailazo guztiekin akelarre sesio bat antolatze aukera paregabea.
zer uste zenuen ba 68 maiatzeko pintadak aurkitzea?
ale imajinación al poder!
Pa.ma.
Hirugarren lerroan ere gerrarako prest gaude gerrarako.
Landareak lorontzietatik askatu, txoriak kaiolatik atera eta gu prefabrikatutako ametsetatik ihesi joan unibertso perpendikular batera (paraleloa berdinegia izango zen).
Bakoitzak bere hondar alea jarrita doinu tropikalez betetako hondartza lortu daiteke adokinen azpian!
La classe d'ordinadors d'avui queda anul.lada.
Hau bai haize freskoa... Ostiral arratsaldea libre.
top [url=http://www.c-online-casino.co.uk/]casino online[/url] hinder the latest [url=http://www.casinolasvegass.com/]online casino[/url] autonomous no store hand-out at the chief [url=http://www.baywatchcasino.com/]casino games
[/url].
Enregistrer un commentaire
<< Home