metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

jeudi, mars 20, 2008

ESNATU BERRITAN

Ez dakizu zeinen ohea den esnatu zaren hori. Gelako atea kontu handiz ireki eta ezta, ez dakizu ze etxetan zauden.

Honek guztiak broma txar bat izan behar du.

Arropak soinean zenituela oheratu zinen. Trapu zahar horiek dira daukazun guztia. Non koño hasi eta bukatu zen gaua?

Ez dago inor etxean eta kalera atera zara.

Arratsaldea da. Jendea portugesez ari da hizketan.


7 Comments:

Anonymous Julen said...

Ostia J., zergatik asmatu behar dituzu (ia) bete-betean nire resaka egunak?

7:00 PM  
Blogger MAGABILA said...

Zarautzeko zerbeza feriaren biktima, agian?

7:23 PM  
Anonymous Anonyme said...

ni behintzat bai.

12:43 PM  
Anonymous Anonyme said...

mesedez, konektatu.

8:14 PM  
Anonymous Anonyme said...

Paper batean "Obrigado" idatzi eta ea berriro ere Portugalen izango zaren galdetzen diozu zure buruari.
Portugalen olatu onak daudela jakinda esperantza duzu bertara itzuliko zarela.

29A.

5:32 PM  
Anonymous Anonyme said...

Taxistari:

gaur amestu dut etxe azpian zinela, taxia zabalik, lokillo leihoetatik garrasika...

- "nora??"

- "...berdin zait, edozein deslekutara..."

Ordurarte, faltan botako zaitut.














Deslekua leku bilakatuko bagenu agian ez genuke gehiago han egon nahiko.

9:39 AM  
Anonymous bulean eta konsti-jeronimo ixkiñan said...

Oso ondo jiratzen duzu burua,

baina aurpegia ikusi dizut...

ilea moztu dezuuu?¿??¿???


kar kar kar

3:15 PM  

Enregistrer un commentaire

Links to this post:

Créer un lien

<< Home