metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

mardi, mars 11, 2008

DES-LEKUAK

Askotan egoten naiz egon beharko ez nukeen lekuetan. Autobus geltoki bat izan daiteke, desorduetan zeharkatutako zubi bat edota teorian inoiz zapaldu ez dudan herri bat.

Oso arraro sentitzen naiz horrelakoetan. Egon beharko ez nukeen lekuetan beti atezuan, beti estu, sentitzen dut burua. Eguneroko aurpegiak ikusi eta betiko ezagunak agurtzen dituztenentzat arrotza naiz, ustekabean pelikula txar bateko eszena batean sumatzen duten gazapo bat.

Desleku batean nengoen aurrekoan, Francoren azken urteetan egindako eraikin bateko ezkaratz tipiko batean, igogailuaren zain. Bertara iritsi arteko estuasunak ahaztuak nituela nire kolkorako kantatzen hasi nintzenean, gutxien espero nuen pertsonak ireki zuen igogailuaren atea.

Elkarri begira geratu ginen segundo gutxiz. Orduan, erotuta dagoenaren keinua eginez eta hasperen luze batekin, presaka alde egin zuen.

Bera ere deslekutan harrapatu ote nuen?

P.d.:

10 Comments:

Blogger MAGABILA said...

I never saw the morning 'til I stayed up all night
I never saw the sunshine 'til you turned out the light
I never saw my hometown until I stayed away too long
I never heard the melody, until I needed a song.

I never saw the white line, 'til I was leaving you behind
I never knew I needed you 'til I was caught up in a bind
I never spoke 'I love you' 'til I cursed you in vain,
I never felt my heartstrings until I nearly went insane.

I never saw the east coast 'til I move to the west
I never saw the moonlight until it shone off your breast
I never saw your heart 'til someone tried to steal,
tried to steal it away
I never saw your tears until they rolled down your face.

8:53 AM  
Blogger Lucy in sky said...

Bi pertsonen ezlekua ez al da ba toki ezaguna?
Bi pertsonen ezlekua ezin al daiteke maitasuna izan?

3:28 PM  
Anonymous Julen said...

Leku batean topatu nahi zintudan, baina ezleku batean etorri zinen nigana. Nire nahiaren ezina, halabeharraren jomuga bihurtu zenuen.

10:27 PM  
Anonymous taxista said...

Egon behar ez garen lekuak bilatzen ditugu.

Egon behar ez garen lekuetan elkartzen gara.

Egon behar ez nintzatekeen leku urrun horretara joan nahi dut orain.

Dena beti bezain sinplea izango da: kotxeko atea irekiko dizut, azeleragailua sakatu eta ez preziorik ez amaierarik ez duen bidaiari ekingo diogu.

Egon behar ez garen lekuetara, beti.

7:04 PM  
Blogger hinata said...

Ce commentaire a été supprimé par l'auteur.

8:32 PM  
Blogger hinata said...

Egon behar ez garen lekuak geurekotu egiten ditugunean... orduan zer? Egon behar ez garen leku gehiago bilatzen ditugu?

Agian egon behar garen lekuek aspertzen gaituzte, batek daki!

olatz

8:33 PM  
Anonymous Anonyme said...

I inclination not approve on it. I think precise post. Particularly the designation attracted me to be familiar with the intact story.

12:16 AM  
Anonymous Anonyme said...

Nice fill someone in on and this fill someone in on helped me alot in my college assignement. Thank you on your information.

10:13 PM  
Anonymous Anonyme said...

Brim over I acquiesce in but I contemplate the collection should secure more info then it has.

5:39 AM  
Anonymous Anonyme said...

Opulently I assent to but I about the post should prepare more info then it has.

3:47 PM  

Enregistrer un commentaire

Links to this post:

Créer un lien

<< Home