CRAZY THOUGHTS (III): ZERGATIK EZ?
Dean Moriarty izan zitekeen batek pasa zidan mezua. Sarean ere erreferentzia, iritzi eta artikulu ugari daude (Breve manual para robar libros y no sentir remordimiento, adibidez).
Bere helburua argia da: Euskal Herriko hiri handietan zentro komertzialetan lapurtutako liburuekin “zirkuitu literario underground” bat sortaraztea.
Moriarty-ri arrazoirik ez zaio falta FNAC, El Corte Ingés, Eroski eta abarrek liburuak produktu huts bezala saltzen dizkigutela esaten didanean. Izan ere, lapurtuz eta irakurriz soilik itzul geniezaieke liburuei makro-zentroetako apaletan –errepide ertzeko puta lez– galdu duten balioa. Funtsean, lapurreta Emuletik pelikula edo disko bat jaistearen parekoa da. Hori bai: zailtasuna handiagoa da, baina baita lapurtutakoaren balioa ere.
Nork ez dio inoiz liburu bat osteko tentazioari eutsi behar izan? Aitor dezagun idazle senak nahitaez lapurreta selektibora garamatzala. Liburu bat amaitu bezain laster, lapur dezagun hurrengoa: aurrez ongi aukeratuz, tentuz jokatuz baina naturaltasun osoz beti, lotsarik gabe. Segundo gutxitako estuasuna, ordu luzetako plazeraren truke (edo alderantziz, agian?).
Zabal dezagun kleptomania literarioa, aurreko guztiaz gain seguru asko irakurketa sustatzeko kanpainarik eraginkorrena dena, sistemaren kontrako ekintza etiketa duen bitartean. Anima zaitez, zergatik ez?
5 Comments:
Ez dut uste liburuak lapurtzeari ekiteak inori mesederik egingo dionik. Irakurri nahi duenak hor ditu liburutegi publikoak. Gauza liburu-objektua etxeko apaletan izatea bada, orduan nire ustez hobe da, dirurik ezean, bigarren eskuko liburuak erostea (itxura oso intelektuala ematen diote apalei eta benetan merke aurki daitezke). Baina liburuak lapurtu? Kleptomania literarioa? Ni ez naiz horren aldekoa. Musika internetetik doan lortzea eta liburu baten testu osoa jaistea ez dira gauza bera. Literaturak abantaila handia dauka idazle eta argitaletxeen mesederako: ez dago modurik monitore batean eleberri oso bat irakurtzeko. Gainera testua inprimatzea gehienetan liburua erostea baino garestiagoa izaten da.
Por zierto, Roberto Bolaño lapurreta literarioaren aldekoa ote zen?
Arrazoi duzu, baina etxean liburutegi propioa edukitzeak, egia esan, oso ondo egon behar du. Liburu kuttunenak patxadaz berrirakurtzea, lasai azpimarratu, narrastu eta zatirik gustukoenak markatzea, orri izkinetan oharrak idaztea, egun osoan buruan bueltaka daukazun poema hori etxera bueltatu eta berriro irakurtzeko aukera izatea eta deskubritzea ez zuela zuk pentsatzen zenuen hori esaten, gauza oso ezberdin bat baizik... oso ondo egon behar du, ez? Gizakiari bururatu zaizkion ideia potenteenetaz eta istorio ederrenetaz inguratuta bizitzea ez legoke gaizki, ez. Nik nahiago dut Segovia-ko oroigarri tipiko bat baino "Izurritea" apal gainean.
Liburuak eskura gordetzeko espazioa eta dirua izatea, hor zegok koxka.
Galdera bat: liburu bat lapurtzean saltzaileak ordaindu behar al du?
Noski ordaindu behar duela. Idazle, argitaletxe, saltzaile etabarrek (zeren etabar luzea baitago liburu baten merkaturatze prozesuan) zer arrisku hartzen duten eta horren arabera azken salneurriaren zer ehuneko eramaten duten ikusteko iazko udaberri aldera Hasier Etxeberriak bere blogean (www.alua.mundua.com) idatzi zituen lauzpabot artikuluak irakurtzea gomendatuko nizuke. Oso interesgarriak dira. Liburuaren egilearentzat salneurriaren ehuneko hamarra da soilik!
Niri, zeharka bada ere, erantzun izan balit bezala, Marías handia:
http://www.javiermarias.es/blog.html
LA ZONA FANTASMA. 2008ko urtarrilaren 6an El País Semanal-en argitaraturiko artikulua.
Well said.
Enregistrer un commentaire
<< Home