metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

vendredi, novembre 23, 2007

APAIZAC OBETO

Nork ez du inoiz Apaizac obeto moduko abenturaren bateko partaide izatea amestu? Liluragarria iruditu zaizkit Jon Maiaren kontakizuna, argazkiak, musika, giroa. Balearen ehiza, bateletan arraunean balea jarraitu beharra lehenik, arpoilaria batelaren aurrealdean makurtua, balea eta arpoilaria aurrez aurre, arpoia esku bustian eta bizitza arriskuan.
Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza baten esperoan, Karidadeko Bentak musikatutako kopla anonimo eder hauek kantatzea besterik ez zait geratzen:

Txuri garbi zeru gaina
Itsasoak eder maina
Haize ona belaraco
Denbora ona partitçeco.

Adi nire haur çumeac
Seme alaba maiteac
Galtçen baduçue aita
Ama alarguna maita.

Bide luçe Ternuarat
Itsasoa zabal harat
Zubiric eç pasatçeco
Marinelen salbatçeco.

Elementac badarontsa
Itsasoac habarrotsa
Haiçe tenpesta bera da
Itsasoac mascarada.

Furacanaren furia
Infernuco irudia
Satan beltçak darabila
Ontzien galtçen dabila.

Urac non bermaricez du
Ez haizeac nondic lotu
Untçiac eç çimenduric
Han eç da salbamenduric.

Untçi batzuk salbaturic
Itsasoa pasaturic
Arribatu Ternuarat
Behar duten portutarat.

Ternua da mortu hotça
Eremu triste arrotça
Laboratçen eç den lurra
Neguan beti elurra.

Han oihan sasi mendiac
Larreac eta mendiac
Harri arroca gogorrac
Lur agor eta idorrac.

Han otsoak eta hartçzak
Basoco bestia gaitçac
Animalien herria
Desertu içugarria.

0 Comments:

Enregistrer un commentaire

Links to this post:

Créer un lien

<< Home