AI, NIRE JUANETEAK
Kontua da etxetik oinutsik ibiltzea nire bizio txikietako bat dela. Baina zer pasatzen da etxe berri bateko geografia oraindik barneratu gabean zapatilak kendu eta alde batetik bestera presaka ibiltzean? Izkina traidore baten kontra jota behatza more-more eginda bukatzen duzula azkenean.
Horrela nindoan ni larunbat gaueko autobusean, Donostiatik Hernani bidean Okendotik 2:30tan ateratzen den berberean, eskuin hankako behatz txikienaren gertuko laguna koadro fauvista baten tonalitate guztiekin adornatua nuela. Autobus hori ezagutzen ez duenak imajina dezala: denok bistaz ezagutzen gara, guztiok dakigu bakoitza ze lagun klaserekin eta ze intentziorekin ibili ohi den, ze arropa klase janzten duen eta baita ze hizkuntzatan eta nola hitz egiten duen ere. Laburbilduz: aurrejuzkuz eta begirada gurutzatuz osaturiko zoologiko handi baten parte izan ohi gara, larunbat gauero, bertako bidaiariok.
Gau nahasi baten ondoren Hawaii-ko geltokian igo nintzen, betiko begirada eta janzkera neutroarekin, behatz ortopedikoa zapata dantza mozkor eta kriminal horretatik salbu ateratzeko asmotan. Aitortzen dut, akats bat egin nuen, bakarra seguraski, baina potoloa: kolokazioa. Aieteko espezie autoktonoaren erakusgarri den koadrila baten ondoan jarri nintzen, beraien esanak entzunez, adi, harrituta: bost minutuko elkarrizketa laburrean estereotipo guztiak banan bana betetzen joan ziren (hizkera, interesak, beraien arteko erlazioak, ikuspegia, pentsamendua, sexua, politika): hemendik hogeita hamar urte barruko telebista espainiar publikoko Cuéntame saioan imitatuko dituzten jarrera eta estiloa zuten.
Baina niri hori guztia bost axola. Axola zitzaidana nire behatz santua zen, bihurgune bakoitzean bizkarra ematen zidan Cuéntame-ko gazte txolinaren takoien mehatxupean zegoen nire behatz gaixoa.
Lehenengo aldiz zapaldu zidanean garrasia barrunbeetan ito nuen. Hustu aldera, bere lagunei badakit-nolakoak-zareten,-badakit-non-bizi-zareten,-akatu-egin-nahi-zaituztet moduko begirada bota nien, inongo barkamen keinurik jaso ez nuenean zuen-organo-ustelak-zuen-larruarekin-forratuta-bidaliko-dizkiet-zuen-familiei-hurrengo-Gabonetan moduko begirada bihurtu zena.
Bigarren estokadaren halabeharrezkotasunaz konbentzituta, “mekaguen la puta” pentsatu nuen, “zergatik hezi ote naute hain zibilizatua izateko, ukabilkadaren terapia aukeratu ordez hortzak estutzearekin konformatzeko.”
3 Comments:
http://www.goear.com/listen.php?v=74856de
jajjajajajaja
Denbora eten! Entzuten nuen txikitan…
Ez nuen ezer ulertzen, “nagusiek esaten dutena ezin da inolazere ulertu !!” pentsatzen nuen.
- Ama zergatik esaten duzu hori? -galdetzen nuen.
- Nagusien gauzak dira laztana, aurrerantzean ulertuko duzu.
Jada, 10bat urte pasa dira txikia nintzenetik. Bizia igaro da, ama orain dela 6 urte hil zen, nagusitu egin naiz, bularrak hasi zaizkit,…
Mutilekin inoiz ez nintzela egongo zin egiten nuen, gorroto nituen mutilak! Eta mundu guztiak egiten duen bezalaxe, nire agintea apurtu nuen orain dela pare bat urte.
Lehen, barbie dotoreak besterik ez nituen buruan eta orain mutilak besterik ez, baina ez edozein mutil, ez. Planetaren beste aldean bizi den mutil hori baizik.
Ez gara askotan ikusten, hala ere, noiz ikusiko garen planeatzen dut egunero, gauero…
Eta denbora ahalik eta azkarren pasatzea gustatuko litzaidake, zu ikusteko egun gutxiago gelditzeko. Ez dut momentuko denbora topera disfrutatzen, kontrakoa, denborak aurrera egitea nahi dut beti. Eta azkenean zurekin egongo naizen eguna heltzen da eta orduan denbora eten esaldia da burutik pasatzen zaidan bakarra.
Orain bai, orain ulertzen dut ama nirekin zegoenean hainbeste errepikatzen zuen esaldi hori…
Eta zurekin nagoenean ama bizi bizian gogoratzen dut, baliteke horrexegatik zu hainbeste maitatzea. Zurekin nagoenean burutik pasatzen zaidana, bakarrik nagoenean pasatzea ezinezkoa da! Eta askotan lagunen ahotik irtetzen da “ahaztu mutil hori!” baina ez dira konturatzen ez! Ez dira konturatzen ez dizudala galdu nahi, ez dudala amaren oroitzapen bakarra galdu nahi, zurekin pasa ditudan momentuak ez ditudala galdu nahi …
Horrexegatik, Denbora Eten esaten dut berriz ere!
Agian, orain ulertuko duzu zergatik egiten dudan negar zurekin nagoen bakoitzean.
--Anonimoa--
Enregistrer un commentaire
<< Home