MILKY BATHS (3)
–
LOAK HARTUTAKO TXORI BAT IZAN NAHIKO NUKE
Abuztuak 17/19, Liverpool_Gernika
Diruaren ibilbidea
Nire lagun M._k, parranda ondorenean, hamar euro zituen. Goizak ondoezik harrapatu gintuen, eta M._k gosea zuen. Hamar euro horiek, merkatuaren legeez baliatuz, kafesne eta txokolatezko napolitana bihurtu zituen. Janari bihurtutako diru hori gizonaren legeetara moldatu genuenean, ordea, hasierako billetea oka parrasta geldiezin bihurtu zen.
Jabier Muguruza
Jabier Muguruzaren musika ez da 100 000 pertsonen aurrean, milioika kilowatt deskargatuz eta pantaila erraldoiez jositako eszenatokian jotzeko modukoa; kanpora baino, barrura begirarazten duena da. Kanta bakoitzaren amaieran, txalo zaparradaren ordez, sentimenduaren, zirrararen edo ideiaren barneratzea nahiago duen musika. Kez itotako taberna edota, gehienez, antzoki txiki bat jasan dezakeena. Etxean bakarrik zaudenetan, logela betetzen dakien musika da; hautsontzia mahai gainean, pantera emea zeure barruan paseatzen sentiarazten dizuna.
Betiere, zure baitan bilduta zaudenetarako.
PANTERA EMEA (Bukowskiren poeman oinarritua)
Andere horrek bere burua
panteratzat dik
eta batzutan
larrua jotzen ari garenean
marmarka eta txuka hasten duk
eta ilea aurpegira jausten zaiok
eta kirruen artetik begira
bere letaginak erakusten dizkik
baina nik musua eman eta larrutan jarraitzen diat.
Eman diok inoiz
musua panterari?
ikusi duk inoiz pantera emea
amodioz gozatzen?
ez dakik amodioa zer den, amigo,
heure errubia tindatuekin
heure urtxintxa eta ardiekin.
Panterarekin oheratu eta
harrezkero ez huke desiratuko
ez urtxintxarik, ez ardirik,
ez azeririk, ez elefanterik,
deus ere ez salbu
eta pantera emea
pantera emea heure logelan barrena paseatzen
pantera emea heure ariman barrena paseatzen.
6 Comments:
Xabier Muguruza bere anaiaren kontzertuan egon zen Donostian, gau osoa eman zuen justu gure atzean! Ume batek bezala gozatu zuen! Eta gu emozionatuta, 2 minuturo atzera begira...izar gehiegi, eta gertuegi...jajaj
Soinu ona du poemak euskaraz. Bukowskirena ez dut topatu interneten, baina esango nuke hark ez zuela panterarik topatu ohean, ez zela inoiz egon Hego Amerikan. Marmarrena eta tuarena han txantxangorriek ere egiten dute... Jarri bukowskirenaren linka ahal baduzue ea zer dioen (ez dut topatu..).
¿HAS BESADO ALGUNA VEZ A UNA MUJER PANTERA?
Esta mujer se cree una pantera
y a veces cuando hacemos el amor
ella gruñe y escupe
y su pelo cae
y ella mira a través de las mechas
y muestra sus colmillos
pero yo sin embargo la beso y continúo el amor.
¿has besado alguna vez a una pantera?
¿has visto a una mujer pantera gozando
el acto del amor?
no has amado, amigo.
Tú con tus pequeñas rubias teñidas
tú con tus ardillas y ardillitas
tus elefantas y ovejas
deberías dormir con una pantera
nunca más querrías
ardillas, elefantas, ovejas, zorras, lobas,
nada sino la mujer pantera
la pantera hembra paseándose por tu cuarto
la pantera hembra paseándose por tu alma;
todos los otros cantos de amor son mentiras
cuando esa suave piel negra se mueve contra ti
y el cielo cae sobre tu espalda,
la pantera hembra es el sueño hecho realidad
y no hay retorno
ni deseo de retornar;
la piel contra ti,
la búsqueda ha acabado
cuando tu verga se mueve contra el borde del Nirvana
y estás abrazado a los ojos de una pantera.
Pantera beltzekin, orduan... Euskaraz idatzi duzunak soiñu hobea duela iruditzen zait, zirikatzaileagoa.
Pantera beltzekin, orduan... Euskaraz idatzi duzunak soiñu hobea duela iruditzen zait, zirikatzaileagoa.
Nahi nuke bai, nik idatzi izan banu!! Jabier Muguruzak egindako moldaketa da, bere kantu baterako. Liverpool_Gernika diskoan aurki dezakezu.
Enregistrer un commentaire
<< Home