–
SAMO (SAME OLD SHIT)
Abuztuak 15/16, Lau bost
Este baño me evade de todo lo que me rodea.
Luxor
Billabonan lanean ibili nintzenean ezagutu nuen Luxor. Egia aitortu behar badut, zigarroa erretzeko zuen eragatik ezagutu nahi izan nuen –zigarroa ezpain artean heltzeko hain berezkoa zuen ausentzia eta ahuldade horregatik–. Egiptologian adituak izan ezean, gurasoek kristoren zeppelina harrapatu ostean jarritako izena bakarrik izan daiteke Luxor; berak ere, egia esan, izen hori jartzeari ez zion beste esplikazio posiblerik aurkitzen.
Luxorrek pasio handiz hitz egiten zidan graffitiez eta hiphop musikaz. Oreretako Zintzilik irrati librean bere lagunekin batera Inframundo saioan dabil buru-belarri eta AEBn, Turkian edota Alemanian azken aldi honetan sortzen diren tendentzia berriak zabaltzen omen dituzte. Bere lagunak trenak eta trenbide inguruak pintatzen ibiltzen diren ero goxoak dira, hauei argazkiak atera eta aldizkari espezializatuetan beren obrak argitara emateko. Horrez gain, noizbehinka hainbat DJ eta breakdance dantzariekin demostrazioak eta ikuskizunak antolatzen dituzte. Argi dago gauzak sortzeko izugarrizko gogoa dutela eta, Luxorrek behintzat, ilusio eta pasio handia. Personaje hau ezagutu nuenetik, niretzako ezezaguna zen mundu hori geroz eta erakargarriagoa iruditzen zait.
Basquiat
Giro horretan bertan hazi omen zen NYCko Basquiat artista beltza. 70. hamarkadaren amaiera eta 80.aren hasierako NYC zurrunbilotsu eta kaotiko hartan Unax Ugalderen moduan kalean bizitzea erabaki zuenetik, bere heriotza arte suziri baten bide berbera egin zuena. Ibilbide argitsu, arrakastatsu eta ospetsu bezain laburrekoa. Hona hemen Basquiat, Harkaitz Canoren eskutik:
BASQUIAT
Ni naiz Jean Michel Basquiat
artista beltza, gorriak pasatakoa
beltzek eta zuriek baztertua
gustu orokorraren begietan
eta kantari blonden ipurtzuloetan
hatza sartzen zuena
bere etxeko ateetan eta errezeletan margotzen zuena
hil zenean bere hozkailu margotua
lagunek merkezurrean saltzeko lapurtu ziotena
hil zenean hirugarren abenidako
tailer mekaniko bateko berrehun kiloko atea
lapurtu ziotena
bertan bere graffiti bat zegoelako.
Ni naiz Jean Michel Basquiat
lientzoen gainean kafea hartu, bazkaldu,
haserretu, poztu, desesperatu eta uzten ziotenean
lo egiten zuena
lientzoetan bere neskalagunen telefonoak apuntatu
eta haiekin haserretzean ezabatu egiten zituena
gauzak ongi nabarmentzeko eta
jendeak haiei kasu egiteko
marraztutakoak oro ezabatzea baita biderik onena
eta bakarra.
Ni naiz Basquiat,
Warholekin boxeoan aritu eta irabazi egin ziona.
Ni naiz.
New Yorkeko downtowneko
neska zuri progre usteko guztiekin larrua jo zuena
bi astetan eta hamar segundotan
margotutako koadroak prezio berean saltzen zituena
hamar segundo horietako eskumuturraren dardaran
bizitza guztia zegoelako.
Ni naiz Basquiat
haur problematikoa
topera bizi nahi zuen rasta ileko gazte
xalo
merkatuak irentsia
maitagarria
jasangaitza
sakona
azalekoa
naturala
artifiziala
zuk nahi duzuna, jada hilik nagoenez gero.
Ni naiz hori
dirurik ez zeukanean edo
bere gameluak huts egiten zionean
Washington Squaren lo egiten zuena
bi telebista eta bi gramola
topera jarrita pintatzen zuena
lapurra
bilaua
aingerua
errege koroatua
frakasoaren ama eta amama
arrakastaren semea eta bilo rasta bis biloba
begien hondoan
haur bozatu baten tristura bistakoa zuena
nola ez hogeita zazpi urterekin gaindosiaz hil zena
lurpetik besoa atera nahi duena
hilarriari bere gustuko azken zertzelada margotu
azken telefono zenbakia apuntatu
eta ezabatzeko
ezgauza
Brooklyngo hilerri honetan
eta bere koadro bakoitzean
datzana.
Ni naiz Basquiat
27 urterekin eta IHESAren lehen arrastoekin, heroina gaindosiak betierekotasuna eman zion artista; eskola handirik gabea, kale gorrian ikasitakoa. Pinturaren negozioko marrazoek puztu eta merkantzia huts bihurtu zutena, mito bihurtzeko kondizio guztiak beterikoa. Urtain bohemio, artista eta newyorkino bat.
Zer esango dizuet: Antes que anochezca ikusi nuenetik, Julian Schnabel artista, zuzendari eta Basquiaten lagunak bere bizitzari buruz egin zuen filma ikusteko irrikatan nago.
Julian Schnabel eta samo
Goitik bultzatutako politika betikoa da: puntapuntako artista ekarri, honi bost izarreko hotela pagatu, Tabacalera osoosorik nahieran erabil dezan bere esku utzi, udaletxe eta instituzio guztien bitarteko guztiak erabili erakusketak komunikabide guztietan oihartzun nabarmena izan dezan…
Samo, samo, samo. Bartzelona inguruan ere eztabaida berdina piztu berri da: Woody Alleni kale guztiak, bitarteko guztiak, egonaldia eta luxu guztiak eskura ematen dizkioten bitartean, zinemagile katalan guztiek eszena bakar bat grabatzeko milioika oztopo gainditu behar dituzte.
Horregatik, Tabacaleran jarritako Julian Schnabel SUMMER kartel handiaren azpian pintada hau egitea proposatzen dut: Basque artists WINTER
P.d.: ei, emaidazu soma txute bat, mesedez…
3 Comments:
zer da soma?? "LSD" mota berriren bat edo??
http://es.wikipedia.org/wiki/Soma_%28literatura%29
Un fundo feliz liburuan hartzen duten droga. Idazlea, Aldous Huxley. "Sus trabajos (Huxleyi buruz) estaban fuertemente influenciados por el misticismo y por sus experiencias con mescalina, la cual probó invitado por el psiquiatra Humphry Osmond en 1953. El descubrimiento de las sustancias psicodélicas (mescalina, LSD, psilocibina) y el gran interés que las mismas presentan —utilizadas en un contexto adecuado— para el descubrimiento del espíritu, le llevaron a escribir Las Puertas de la Percepción (la cual sirvió de inspiración para la banda The Doors) y Cielo e Infierno"
esaten nun bai,
de repente
lsd-a
edonon
Enregistrer un commentaire
<< Home