metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

samedi, août 04, 2007

ABSENT(a) NIGHTS (PART 4)

JE NE SUIS JAMAIS SEULE AVEC MA SOLITUDE


Abuztuak 2, Brel, Moustaki, Piaf

George Moustaki handiaren moduan bizi nahiko nuke. Leku berean gehienez hilabete egonez, gitarra eta ekipai xume batekin motoan alde batetik bestera ibiliz. Chanson française delakoa, gaur egun erabat demodé egon arren, aparta iruditzen zait eta, nahiz eta oraingo formatu ugari baina sinpleagoa izan (hori asko esatea da e), barrukoa adierazteko duen indarra izugarria da. Letrek duten karga, sinbolismoa… Beste garai batekoa da estiloa, badakit, baina askotan dena emango nuke 1970ko hamarkadan muga gurutzatu eta Iparraldean, Hendaian adibidez, Moustakiren kontzertu bat ikustera joateko. Horrelako kontzertu batek, nire ikuspegitik behintzat, ikaragarrizko balioa zuen.








Askotan internet bidez klik bakar batera daukaguna orain dela hogei urte esfortzu ugariren ondoren soilik ikus edo lor zitekeen. Askotan pentsatzen dut emozioa eta abenturak eduki lezakeen epikotasuna sakrifikatzen dugula erraztasunagatik eta azkartasunagatik. Baina hala ere internet izugarria iruditzen zait: daukadan galdera bakoitzari erantzun bat ematen dio. Egokia den edo ez, iturriei begiratu behar. Baina galdera bakoitzarentzako erantzun bat, bi, batzuetan ehun ere edukitzea, ez al da izugarria (well, eta arriskutsua)?

***

Arnaldo Otegi espetxean egonda inguruan ikusten dudan ixiltasun eta geldotasunak harritzen nauen bezala harritzen nau Kontxako paretetan ezer idatzi gabeko paper pusketak dituzten ardo boteilak aurkitzea.

Eta gau itogarri hontan litro osoko zerbeza freskoa edan aurretik egingo nukeen gauza bakarra egingo dut: itsaso lasaiean olatu bakoitza gozatuz ume txiki baten moduan bainatu.