metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

mardi, juillet 24, 2007

Gaia: 5 MINUTUTAN 20. ALDIZ ERLOJUARI BEGIRATU DIOZU

-1-
Bost minututan ezin dut kendu
ordua begietatik,
nire ahoa igaro dute
9 azkazal zatik,
mila segunduz egonezinez
hementxe nago, zergatik
gauzak ondo joan ezkero hemen
egongo zela badakit?
Maialenen zain kafetegiko
atean nagoenetik
denbora ez da mugitzen baina
bihotza hegan doakit.

-2-
Juerga batean ezagutu ta
maitemindu ginen bela
eta pentsatu gaur gelditzea
polita izango zela,
beraz seguru ahaztu duela
autobuseko txartela
edo atasko baten, etsita,
negarrez dago bestela...
ez da posible, ez da posible!
Lehengo astean bezela
iruditzen zait berriro ere
bakarrik utzi nauela.

-3-
Pelikuletan amodioa
beti da platonikoa
ta azkenean gazte guztiok
sinetsi dugu mitoa
baina benetan ez da betiko
eta ez da betikoa;
Maialen ere ez zen betiko
nahiz izan nire tipoa...
Larunbata da juergara noa
ez naiz hain txoropitoa
beste batekin lortuko baitut
berekin galdurikoa.

6 Comments:

Blogger MAGABILA said...

Aspaldi honetan buruari bueltak ematen aritu naiz eta bloga dinamikoago bihurtze aldera joku bat bururatu zait. Zuek hemen gai bat idatzi dezakezue eta horren inguruan hiru bertso idatziko nituzke, egunero sorta bat. Nahi duenak erantzun dezala...

10:39 PM  
Blogger iker said...

Aupa aspaldiko partez. Ideia hona dela deritzot eta hona hemen bertsotarako gaia.
NOIZ UZTEN DIOTE FUNTZIONARIOEK FUNTZIONATZEARI?
Ongi izan.

12:11 AM  
Anonymous Anonyme said...

Madeleine c'est ton espoir
C'est ton Amérique à toi
Tant pis si elle est trop bien pour toi
Comme dit son cousin Gaspard
Demain tu attendras Madeleine
vous irez au cinéma
Tu lui dirai des "je t'aime"
Madeleine elle aimera ça

2:20 PM  
Anonymous Anonyme said...

Gustoko badek Jon, erabil ezak hau gai bezala:
Zerbezari tragoa ematen nion bitartean jakin nuen Ainhoa izena zuela
eta kontrako eztarritik joan zitzaidan,
izena zerbezaren aparrean ezkutatuta balego bezala.

11:11 PM  
Anonymous Anonyme said...

maialeneneri itxaroten egon zara, eta maialenek zu ahaztu zaitzun era berien ahaztu dozu zuk beste hori. ez dakizu baie, beste hori, zure zain egon dala, atieri begire, hau noiz igiriko.

eta zu, alboko tabernan, inoiz etorriko ez dan pertsona horren zain.

11:24 PM  
Anonymous Anonyme said...

Zure osaba herenegun hil zen lan istripu batean. Portuan zamaketari lanetan ari zela makina bat gainera erori zitzaion. Lankideek lurra zuloz josita zegoela eta ez zegoela nahikoa argi espekulatu dute. Zuk ez dakizu zer sinetsi, 15 urte dituzu oraindik, baina min ematen dizu guzti honek. Asko maite zenuen osaba Jon Mikel. Zure lehengusina, Ainhoa, da okerren pasatzen ari dena.

Entzun duzu ez dela lehenengo hildakoa. Entzun duzu "prekarietatea" hitza. Baina, zer egin dezakezu zuk, min daukazula besterik ulertzen ez baduzu?

12:34 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home