metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

vendredi, août 03, 2007

ABSENT(a) NIGHTS (PART 3)

SKA, SKA, SKA, JAMAIKA SKA

Abuztuak 1, Potato−Tijuana in blue (lehen maketa)

Bizilagunen bati internet lapurtzen diogunetik ordenagailuan ibiltze hutsa abentura bat da. Baina ez gaitezen alteratu. Nerbio sistema lozorro goxoan jarriko duen hirugarren absenta ongietorria izan dadila. Mmmm… Zerebrotik nire hatzetara dagoen distantzia luzatzen eta distortsionatzen sentitzen dut, eta PC madarikatu honek jartzen zizkidan mila oztopoak hodei grisaxka batean difuminatzen dira...

Ei, noiz joango gara Jamaikara… Ez duzue sentitzen Euskadi tropikal baten beharra inoiz baina larriagoa dela? Berri Txar gutxiago eta salsa melenga eta ska gehiago, mesedez. Sabrosoon! Inmigranteetan jarrita daukat nire esperantza guztia, Euskal Herrian euskaldunekin eta hau zuen guraso eta aitonamonek ere esango dizuete jai daukagueta. Katxia eskuan burua gora eta behera mugituz pasatako gauak, Alaitz eta Maideren berbenan fandango eta arinarinak neska eta mutilak bost metrotako distantzia minimora daudela dantzatuz pasatako parrandak… Jazarpen izugarri baten aurrean gaude! Ea kanpotarrek pixka bat bada ere pegapega eginda dantzatzeko gerri mugimendu hipnotiko horiek kutsatzen dizkiguten. Mutilzahar ugarik Ertamerika eta Hegoamerikan egindako ehunka lorpenen ildotik, benetako askapenaren bidean tinko jarrai dezagun:

Gora Euskadi tropikala!

Gora Euskadi hasta Kuba!

Que vivan Zapata y Joxe Ripiau ai ai aiii!




Euskal Herriak jasaten duen gatazka politikosoziala gainditzeko nire proposamen demokratikoa azaldu ostean, terapiaren hirugarren egun honetan zer argitaratu pentsatzen nabil. Irakurri berri dudan Michel Houellebecq−en Ampliacion del campo de batalla −rekin (zu(ek)) erabat gogaitzekotan egon naiz, baina beranduegi da eta nekatuegi nago... Azalpen labur bat ematearren, kontakizun osoan deseroso sentiarazi arren bere hurrengo liburuaren bila bultzatzen zaituen nobela da, bizitza modernoaren inguruko ikuspegi berri eta iritzi polemiko baina aberatsez osatua. Merezi du, benetan.

(Breve inciso: Joder, aze puntazoak Potatoren Miguelin el cashero eta abarrak. Note: Potatoren agur-kontzertua etzi omen da, Gasteizeko festetan)

Stefan Zweig−en Novela de ajedrez eta Ardiente secreto ipuin luzeei buruz ere zer esan. Izugarriak dira. Egia esan, jada ez da horrelako libururik idazten. Giza izaera eta pasioak adierazten aparta zen Stefan. Bere buruaz beste hain era hotzean, kausa−ondorio kate oso−osoan arrazionalki jokatuz, egin zuen Stefan. Nazismoaren hedapen beldurgarriaren eta giro kultural urriaren ondorioz agur esatea erabaki zuen berbera:

"Creo que es mejor finalizar en un buen momento y de pie una vida en la cual la labor intelectual significó el gozo más puro y la libertad personal el bien más preciado sobre la Tierra."


Oroitzen dut Nabarrakoek 2006ko urtarrileko alean berari buruzko artikulu eder bat plazaratu zutela. Animatzen baldin bazarete badakizue.

***

Goiz esnatzeak bere gauza onak ditu. Gaur Boulevard donostiarraren erdi−erditik ibili naiz bizikletan. Jende gutxi, eta garrantzitsuena: ez klaxonik ez tubo de eskapez mozorrotutako bonji hiltzailerik.

Etxera bueltatu naizenean nire arropek kresal usaina zuten.

***

Nekatua nago... Gaurkoz nahikoa, doctor.