ABSENT(a) NIGHTS (AND PART 8)
–
HIPOKRISIAREN ERRESUMAN EZ DAGO LEKURIK ERRUGABEENTZAT
Abuztuak 8, Borreroak baditu milaka aurpegi
Odon corrupción
Badago Odon Elorza Donostiako alkateari ziria sartzen badakienik. Aurreko hauteskunde kanpainan, Odon promesak egitera joan zen leku orotako hormak Odon corrupción pintadarekin agertu ziren. Mitin politiko edo hauteskunde aurreko zirko horietan, alkatearen bonbilla ezin distiratsuagoan islatzen omen zen spray beltzez idatzitako salaketa.
Txori txiki batek esan didanez, ezker abertzaleak ez omen du zerikusi zuzenik; graffiteroak dira alkateari ilea hartu nahi diotenak. Potrotaraino daude oztopo eta material lapurretekin, nazkatuta instituzioen aldetik laguntza eta babesa jaso ordez, egurra eta diseinatutako bazterketa uneoro jasan beharraz.
Atzerritarrak
Nola sentituko dira RENFE trenetan sartu orduko “Seguridad” –ekoen bisita jasotzen duten atzerritar beltzaranak?
***
Jertsez tapatutako erosketetarako orga horien barruan zer ote daramate 6:20tan Martuteneko estazioan korrika ikusi ohi ditudan atzerritar horiek?
“Absent(a)” terapiaren amaiera
Terapiaren lehenengo zatiaren amaiera zortzigarren egun honetan iritsi da. Azken absent(a) gaua da eta Negu Gorriak talde handiaren disko onenarekin itxi nahiko nuke ariketa hau (nahiz eta ni Kortatu zaleagoa izan; ez ditzagun gure sustraiak traiziona Are: Nikaragua, inoiz baina gehiago, sandinista!). Bi doberman beltz, Hipokrisiari stop, Itxoiten, Borreroak baditu milaka aurpegi, Pistolaren mintzoa, Kaixo… Zenbat perla.
Azken egun hauetan irakurri nauten guztiei, un plaisir.
Terapiaren bigarren zatian nik idatzitakoa irakurtzen duzun arte,
Biba gu ta gutarrak!
6 Comments:
Terapia politta, dudarik ez, irakurleontzat ere.
Segi horrela Jon, hau primerakoa dek eta.
Gustagarria da egunero zer irakurri (ona) aurkitu ahal izatea. Eskerrak zuri!
o mon dieu, i missed you so much...
zure zai portalean, lokilloren erritmoaren zai, bi muxu opari kotxea kalatu gabe iristen bazara...
ta beste mila urrutui urruti urruti eramaten banauzu...
bfff, atzoko gaua,,,aunq nikarawa sandinista ez jarri,,,ubo puntazos!!!!
q me an atrapado luces de ciudad........
borracho en el cadillac....
ez det kadillakik bear mozkor mozkorra eotekooooooooo, gora sartaguda!
Kaixo pareja,
Ikusten det blogak bizirik jarraitzen duela, ta zuek ere bai, ez dena gutxi, atzokoaren ondoren!
Barrikada entzuten hasi behar det a tope, hurrengoan ya letra guztiak jakiteko. Dantzarena zuei utziko dizuet, ederki moldatzen zarete eta. Break-dance-arekin ere saiatu zen baten bat, kumunean lehenengo ta taberna erdian gero... Baina lurra pixka bat garbitzeaz aparte...
Animo resakarekin...
Are, hori idatzi zenunean oraindik mozkorra zeunden, ez?
Enregistrer un commentaire
<< Home