–
KAOSAREN BALDINTZAK
Abuztuak 5, Los paraísos desiertos
Hiri osoko mugimenduaren baitan, hiritarrok araututako zurruntasunaren aurka errebelatzen garen gizontxo espontaneoak gara. Dena planifikatua dagoela dirudi, ordea, gure ekintza irrazionalenek ere hiriaren jarioa ezin oztopa dezaketela dirudi.
Soilik orain dela gutxi Bartzelonan gertatutako itzalaldia bezalako egoerek ematen digute gure desioak erabat askatzeko beta. Bizilagunaren autoa txikitzeko aukera aparta da, ezta? Eta zer esan pubertarotik erreprimitutako sen kleptomano horri buruz?
Blackout famatuena, ordea, 1977ko uztailaren 13 eta 14 bitartean New York hirian eman zena da. Gogoratzen naiz Harkaitz Canoren Piano gainean gosaltzen kronika liburuan bazela itzalaldi handi honi buruzko aipamen bat. Krisi urbanistiko eta sozial sakonean murgilduta, garai hartako New York burua altxa ezinik zebilen. Langabezia, desesperazioa eta heroina auzo pobreenen barrenak jaten ari zen eta itzalaldi handi hori nahikoa izan zen primitibotasun gordinenak eztanda egiteko. Hilaurretiko sexua, atxiloketak, lapurreta masiboak, suteak…
Neure burua horrelako egoera batean imajinatzean ez daukat duda izpirik ere; badakit gau kaotiko horretan zuzen-zuzenean zure bila joango nintzatekeela.
2 Comments:
ABSENT(a) NIGHTS (part) guztiak oso onak. Oso gustora irakurri ditut, buaaaa...
Lehengoan ere esan nuen eta berriro diot, nik horrela idatziko banuuuu...
Eneeeee, nor ote zurekin joango dena!!
Enregistrer un commentaire
<< Home