ABSENT(a) NIGHTS (PART 5)
–
URTSUA, UDA
Abuztuak 3 eta 4, Bat-hiru
Lehertu ondorenean, olatuak astintzen duen area bezala sentitzen naiz.
Espejismoa. Kamuflajea.
Atotxako dorrea ikusezina da ilargi gabeko gauetan. Efektua miresgarria da: apartamentuetako argiak soilik ikusten dira, gauaren iluntasunean flotatzen duten forma geometrikoak sortuz.
***
Biharamuna (sartuzak sagarra ipurtzulotik, Newton -merci Are-)
Biharamunean, itsasontzi pisutsu baten antzera urperatzen sentitzen dut nire gorputza. Nire gaineko uraren pisua geroz eta handiagoa da; itsutzen nauen argi printza, berriz, geroz eta ahulagoa.
***
National Geographic
Gustatzen zait hondartzan bikotearen eskutik helduta doan emakumeari lotsagabe begiratzea. Baina benetan gustatzen zaidana, arra nire begien erasoaz ohartzen denean honek hartzen duen jarrera oldarkorra da: oilar dema baterako prest dagoen muturra, berea den presa bakean uzteko agindua igortzen didan begirada primitiboa. Pure National Geographic.
***
Mediterranean sundance
Zurriola post baywatch. 8:30-10:30 p.m.
Zilborrestea
Ama besarkatzerakoan, lehen aldiz bere barruan entzun nituen taupadak gogora ditzaket berriz.
Mundua umetoki handi bat da; leku orotan adi dezaket biok sortu gintuen odolaren bulkada.
Nahitaez, betirako lotu gintuen biziak.
0 Comments:
Enregistrer un commentaire
<< Home