metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

mercredi, août 08, 2007

ABSENT(a) NIGHTS (PART 7)

-

Nena, no estás tú


Abuztuak 6 eta 7, El ritmo del garaje

Gerra

Oraindik ere, gaur egungo gure gizartearen gehiengoa lubakiaren alde batean edo bestean dago. Nahiz eta demokraziaren alde guztiok batera borrokatu genuela sinestarazi nahi, bi aldeen bereizketa, politikatik haratago ere, eguneroko adierazpenetan eta jokabideetan, argia da: gerra irabazi zutenen eta galdu zutenen bandoei buruz ari naiz. Gerra oraindik bizirik dago, eta ziur naiz argi daukazula, irakurle, ze bandotan zauden. Gerra bizirik dago, eta memoriaren bataila da horren erakusgarri nagusiena.

Behin irabazi zuten. Ez diegu berriz irabazten utziko.

***

Kontxan

Gaur, Donostiako Kontxako bozgorailuetatik, jazz goxoa eta rock´n´roll primitiboa jarri digute. Eszena ederra da: garbitzaileak, pikotxean batzuk eta gurutzatutako eskuak erratzen puntan jarrita besteak, sorosle argentinarraren ipurdi beltzaranari buruz hizketa sutsu eta katxondoan; jubilatuak, marea lasai eta urrunari begira, egurrezko aulki txikietan, barrez; umeak, harrapaketan jolasten, elkarri hondarra botatzen, korrika, garrasika eta beti geldiezin.

Bost euroko propina utzi didate, tipo legal bat eta bi amona enrollatu ezagutu ditut; balantzea positiboa izan da.

***

Cadillac solitario

Auto zahar eta makalak asko gustatzen zaizkit. Alemania bitan banatua zegoenean fabrikatutako nire amaren Opel Vectra cochambrosoa hartzeko deseatzen nago. Baina kotxe bat aukeratzeko emango balidate, El indomable Bill Hunting pelikulan protagonistari erregalatutakoa aukeratuko nuke. Hori edo ziklomotor granate bat.





Ez dakizu zenbat botatzen zaitudan faltan. Gidabaimena atera orduko, Loquillo jarrita zure bila joango naiz.

2 Comments:

Blogger Lucy in sky said...

interesgarriak hire absenta gauak ,
alkolak gauzak argi ikustearazten dizkik ...ala?

erromantikoa haiz. (zentzu ez-pelikuleroan , bueno eta pelikuleroan baita)

12:03 AM  
Blogger MAGABILA said...

Kanta hau izugarria iruditzen zait eta bideoklipa, zuzenekoarekin egindako nahasketa horrekin, la guinda. Ez naiz nekatzen behin eta berriz entzuteaz.

Lehenengo estrofa, zuretzako E.:

Siempre quise ir a L.V.
dejar un día esta ciudad.
Cruzar el mar en tu compañía.

Pero ya hace tiempo que me has dejado,
y probablemente me habrás olvidado.
No sé que aventuras correré sin ti.

Y ahora estoy aquí sentado
en un viejo Cadillac de segunda mano
junto al Mervellé, a mis pies mi ciudad
y hace un momento que me ha dejado,
aquí en la ladera del Tibidabo,
la última rubia que vino a probar
el asiento de atrás.

Quizás el "martini" me ha hecho recordar
nena, ¨por qué no volviste a llamar?
Creí que podía olvidarte sin más
y aún a ratos, ya ves.

Y al irse la rubia me he sentido extraño,
me he quedado solo, fumando un cigarro,
quizás he pensado, nostalgia de ti
y desde esta curva donde estoy parado
me he sorprendido mirando a tu barrio,
y me han atrapado luces de ciudad.

El amanecer me sorprenderá
dormido, borracho en el Cadillac,
bajo las palmeras luce solitario
y dice la gente que ahora eres formal
y yo aquí borracho en el Cadillac
bajo las palmeras luce solitario.
Y no estás tú, nena.

3:31 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home