MILKY BATHS (4)
–
BURRO CANSADO BLUES
Abuztuak 20, El jardín de las delicias
Terapiaren bigarren zatia baino, ihesaren hamaikagarrena.
Slowhand
Eric Clapton erabateko ezezaguna zen niretzat atzo arte. Wikipedia, radioblogclub, youtube edota goear bezalako webguneek, ordea, edozein sortzaileren bizitzaren eta lanaren zertzeladarik garrantzitsuenen berri segundo gutxitan ematen digute. Gozamen hutsa zait alde batetik bestera saltoka ibiltzea, kanta berri hau entzun, ondorengo bideoa ikusi edota artistaren bizitzari buruzko gertakizun kurioso hori irakurtzea. Ariketa hau nahiko arriskutsua izatera ere iritsi daiteke, jakin-mina ase ordez, gehiagoren eske uzten baitzaitu askotan. Droga gogorra, bai.
Claptoni buruz zer esan, zuek ez dakizuenik. Betiere bluesari loturiko ibilbidean, hainbat eta hainbat taldetatik pasa zen (sonatuena Cream supertaldea izango da seguraski) eta 60. hamarkada ero hartan gitarra elektrikoaren ikurretako bat izan zen, Jimmy Hendrix psikodelikoarekin batera. Beranduagoko kontuak dira heroina, zapuztutako amodioak, alkohola, urte luzeetako iluntasun zurruna puskatu zuten arrakasta apurrak eta 90. hamarkadako susperraldia.
1969. urtean sortu zuen Blind Faith, Ginger Baker, Steve Winwood eta Ric Grech musikariekin batera. Disko bakarra argitaratu zuten; bertakoa da ondorengo Can´t find my way home delizia.
Youtuben bertsio akustikoaz gain, bertsio elektrikoa ere eskegita dago. Gozatu.
El jardín de las delicias (Herreroren Los Suaves jertse mitikoa gogoan)
Amesten dut deformatutako konoz osatutako eraikin arrosekin eta bertan ezagutzen ditut Bosch bezalako gaixoak, sexuan, bekatuan eta erlijioan obsesionatuta bizi diren pertsonaia historikoak.
Ikusten ditut esfera gardenen eta eskorpioien barruan sexu gogorrenean betirako galduta bizi diren bizilagunak. Desioan itotzear, laguntzarik eskatu gabe hondoratzen direnak ere bai, fruiturik gozoenen zaporea bestaldera eramaten duten ausartak. Akelarreak, moluskuen bazka izan diren organo sexualak eta buztana arinegi astintzen duten arrainak.
Miradas brillantes en horas oscuras,
no veas todo lo que me he metido,
hasta he llegado a beberme la luna
y de milagro aún sigo vivo.
Pero ya me cansé de aguantar la noche
ya soporté mi ración de risas
y me voy llorando como llora un hombre
de este maldito jardín de las delicias.
Este cuadro lo ha pintado el diablo
que también escribió esta canción
y la suerte que me ha tocado
que nunca viaje a tu lado.
Te deseo, sí... de corazón.
Fuck your mother, kill your father
Edipo rey, irakurribeharrekoliburuen pila horretan aspalditxo nire zain zegoen tragedia. Eserialdi batean irakurtzeko modukoa, tarteko koroen marranta jasanezina barne.
Forma, estilo eta hizkuntzaren inguruan gauza handirik ez du, ohitu gabe gaudenontzat hasieran pisutsua gerta daitekeen tonu formal eta findu hori ez bada. Denok dakigun argumentuan datza obraren pisu osoa, baina, hala ere, puntazo dexente daude. Oilo-ipurdia jartzeko modukoa da, esaterako, muturreko egoeretako greziarren frenesí geldiezina: suizidioa, begien zulatzea, heriotza mehatxuak, Jainkoen gehiegizko ankerkeria (parrizidioa…)…
Egun euritsu bateko Antena 3_ko edozein pelikula amerikar baino askoz ere aukera hobea, dudarik gabe.
1 Comments:
Pelikula ere gomendatu didate niri. Ez dut uste Antena 3en botako dutenik baina tira, ea topatzen dudan!
Enregistrer un commentaire
<< Home