metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

dimanche, août 26, 2007

Argentinako herrixka txiki bateko liburutegian bildu gintuzten taldekide guztiak eta orduan sartu zen bera. Piazzolaren edota Gallianoren tango berriaren indarra, lotsagabekeria, pasioa eta negarra eman zizkigun jo ahala afinatzen zuen gitarra zaharrarekin. Berezko koloreak dituzten (gorria, beltza) notak eskuzabal tatuatu zizkigun, bandoneonaren garrasi melankolikoak soilik berdindu dezakeen bizitasun tragikoaz.



Tango… Ohean eserita, biluzik oraindik, zigarroari emandako atxiki zakarrean, birikak ere zutaz tindatzeko saiakeran; irrati zaharretan, etxeko arropak soinean, zure sukaldean dantza estuan milagarren biderrez gure gorputzak korapilatzean; inora ez garamatzaten eztabaida absurdo bezain oldarkorretan, laban bat eskuan bazenu, bihotzean duda izpirik gabe sakon sartuko zenidakeenetan; farola ahularen baitan, azken gaua izan daitekeenean, ezpain gorriei lapurtutako muxu etsian; zerua arropa eskegiek estaltzen duten auzo pobreren bateko disko-jogailuan, umeek futbolera jolasten duten bitartean maitatzen diren guraso gazteen ohean.



Tango que me hiciste mal y sin embargo te quiero…


2 Comments:

Blogger Emma said...

nun zaude...

i'm waiting...

let's dance a tango...

zigarroa ahoan, arropa zabal zaharrak soinean eta labana eskuan dudala itxoiten ari natzaizu...

9:43 PM  
Blogger Emma said...

c'mon

i'm waiting

2:48 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home