MONO-TONO-I.A.
Erloju bat erregalatzen dizutenean ez dakit, baina zapata puta hauek erregalatu zizkidatenetik erregalatua ni neu sentitu naiz, zapatek ni aukeratu izan banindute bezala; etxera iritsi bitartean etengabe tortura nazaten, lanordu bakoitza sufrikario jasanezin bihur dezaten, sistematikoki diseinaturikoak.
AAAGHHH, ZAPATA PUTA HOIEK! ! ! ! !
Piraña goseti pare hori janzteak, ordea, badu plazer ikaragarri bat: kentzea, alegia. Momentu hori da egunak daukan sakratuenetariko bat. Egunerokotasunaren plazer txiki bat dudarik gabe (hainbeste dira eta hain gozagarriak) eta egunean beteko ditugun ekintzen mugarri sahiestezina: zapatak kentzean atzean uzten ditugu goizeko ordu txikietako presa, trena harrapatzeko estuasuna edota –kamiseta izerditan daukagula– nagusia zerbeza edaten eta telefonoz hitz egiten ikusten pasa beharraren amorrua; keinu txiki horrek, ordea, bizitzeko beharrezko gauzei ematen die bidea (“dar pie”): liburu, pelikula edo telesail on bati, konturatu gabe –azala izerditan daukagula– luzatzen doan larru-jotze bati, barre eta txiste artean lagunekin egindako amaiezinezko zurito-maratoiaren hurrengo kilometroari edota, zergatik ez, monotonia puskatuko duen dantza ero bati.
everybody let´s rock!
2 Comments:
Eskerrak zuk hautsi duzun monotonia; bi aste metropolitan gabe, bi aste adimen artifizialari lotuta.
Ze ondo atera diozun zukua eguneroko gauza txiki bati.
Adimen Artifiziala! Zoragarria!
"nagusia zerbeza edaten eta telefonoz hitz egiten ikusten pasa beharraren amorrua"
Eszena gustatzen zait. Ipuin bat egiteko modukoa. Hildako ta guzti, agian telefonoaren beste aldean...
Enregistrer un commentaire
<< Home