AHAZTU AURRETIK
Ohean bilduta egon naiz gau guztia, berarekin. Goizean, alde egin duenean, segituan ahazten den amets baten zantzuak besterik ez ditut gorde nire baitan: itzal dardartiak mugimenduan, esandako momentuan garrantzitsuak ziruditen hitzen oihartzunak, gozamenaren arrastoak eta izaretan kamuflatutako bere usaia; dena buruan bueltaka, baina identifika ezin dezakedan kantu bat bezala.
1 Comments:
Goizean jaikitzean hotz zegoen inguru guztia. Mantazpian ere izotzezko izarak nituela zirudien.
Jode ta sentsazio hori, noizbait hor bero handia egin duenarena...
Enregistrer un commentaire
<< Home