metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

mardi, avril 15, 2008

ATERKI TRAFIKATZAILEAK

Aterkiak nonahi galtzen ditugunok biktimak besterik ez gara. Izan ere, zahartzaroan potentziatzen den amnesia-eromen une horien lehen zantzuak pairatzeaz gain,


- Jon, nuntzeudek ne eskopetak?
- Baña attona.. Hogei urte badia-ta garajetik atera ez dittuzula!
- Ze?? Ixilik eonai, lapurra.. Nun ixkutatuixkiak?
- ... -minduta-
- Nun ixkutatuixkiak!
- ... -oso minduta-
- Gezurterua, ta gañea gaxtua.. Eziak gehio nei hitzein geo!


konspirazio beldurgarri bat gure atzetik dabil. Geltokietan eta jende pilaketa handietan operatzen dute, eta euria egiten duenean soilik agertzen dira, era guztietako aterkiak saldu nahian.

2 Comments:

Anonymous Anonyme said...

Jotahi! etxeko lanak jarriko dizkizut. Akaso zure gustokoak izango dira gainera.

"Gaur aurkeztu da HUHEZIn, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean, X. Literatura Astea, goiburu honekin: “Play Stationaren belaunaldia? XXI. mendeko poesia eta gazteak”"

Joan ahalko zinake Anjel Erro eta B.Sarasola jaunen (h)itzaldietara, oso gogutsu bazaude Anari entzutera baita, eta ondoren halako resumé batzuk egin?

Gehiegi eskatzea ote? tzntzntzn

Pa.ma.

12:36 AM  
Anonymous Anonyme said...

A.T.A. (Aterkiak Ta Askatasuna) komandoak aterkien bahiketa guztien atzean egon dela aditzera ematen du.

Free the minds, free the umbrellas!

11:55 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home