metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

dimanche, avril 13, 2008

AMESGAIZTO BAT

Bart amesgaizto bat izan nuen. Akordeoia jotzeko eskatu zidaten dantza-talde batean, baina akordeoia kaxatik atera eta jotzen saiatu nintzenean, ezin izan nuen bertatik melodia ulergarririk sortu. Hauspoa herdoildu antzera sentitzen nuen; ezin nuen ireki. Partiturak ere ez nekizkien. Barregarri geratu nintzen.

Musikarien arduradunaren aurpegia ikusten nuen ondoren, haserre erabat, huts egin niola adieraziz.

Ametsa esnatu orduko ahaztu dut.

Eguerdi aldera, ordea, sofan lasai-lasai irakurtzen ari nintzela, txistu doinuak nabaritu ditut urrutian. Balkoira atera naiz eta herriko banda ikusi dut kalejirak jotzen eta pixkanaka-pixkanaka nire etxe parera gerturatzen, musikarien arduraduna buru zutela.



2 Comments:

Anonymous Anonyme said...

eta gu jendea alaitzen ari ginelakoan... txisluarien buru denak behintzat ez zizun aurpegi txarrik jarriko ezta? parrandan iaioagoa baita!

11:37 AM  
Blogger MAGABILA said...

Txistulari infiltratu bat metropolitan-en.. Interesting.

Noski ezetz, txistularien burua nere idoloetako bat da, ta ez nerea bakarrik, bati baina gehiagori entzun izan baitiot haunditan bera bezelakoa izan nahi duela.

Todo un mito viviente.

8:00 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home