GARRANTZITSUA ! ! !
hona sartzen den irakurleak, ezin du atera bere AMETSIK HANDIENA 3 lerrotan idatzi gabe!!!!!!
Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.
16 Comments:
Zergatik ez zarete zuek zeuok hasten?
Nire ametsa gizartean existitzen diren iratzargailu pragmatikoen deusezpena izango litzateke.
Denbora guztian amesten ibili nahi dugunoi literatura beste biderik ez zaigu geratzen.
Nik gizarte sinpleago (primitiboago) batekin amesten dut, non antifazik gabe bizi gaitezkeen inoren errezelorik sorrarazi gabe eta literaturan ezkutatu beharrik ez dugun garen bezala uneroro azaltzeko.
Zoriontsu naizela sinistarazten nauten une ttikiak luze bihurtzea da nire ametsa.
Baina, agian une horiek handi egiteak zoriontasun sentimendua desagertaraziko lukete, ezta?
Ametsek huts egiten digute egunero, baina amesten jarraitzen dugu.
Zein da zeurea?
Ametsak betetzea norberaren ardura izan ohi da. "Borroka" egin nahi duzun hura lortzeko. Eta ez etsi! Bestela gazteluak etengabe itsasoak eramaten ikustearekin konformatu behar dugu.
Levantar los párpados de terciopelo, telones blancos, y dejar que la de dentro y los de fuera deslicen sus miradas por las pestañas negras hasta encontrarse, como actores que miran al público o público que mira a la actriz... y poder distinguir de qué lado está el escenario.
"I have a dream!" esan eta hil egin zuten bat. Nireak Dorothy izena zuen, 342 kilo zituen eta "oh yeah, yeh, yeh, aaah, mmmm..." esaten zuen.
Hay que saber escribir con registros distintos al tuyo porque la literatura es la forma más dulce de mentir. En realidad, es la única forma de mentir aceptable.
Entonces, ¿los escritores son unos mentirosos?
Los escritores somos inventores de mentiras, pero no de engaños.
Luis Sepulveda
Etorri da nigana, kendu dizkit kontuz-kontuz betaurrekoak, utzi ditu alde batean, eta, hitzik esan gabe, poliki hurbilduz, ezpainak ekarri nire aurpegira eta muxu eman dit betazal itxietan.
Kresala,
eta zure bularrak eguzkiari begira.
Aberria eta askatasuna.
Gela iluneko atea zabaldu eta bertan sartzen da bat...
Isil isilik oheko izara altxatu eta neure ondoan etzaten da...
Beste bat sentitzen dut gelako leihora hurbiltzen...
Persiana altxatu eta hiruren artean diote:
Egunon aita! Zorionak!
Nire ametsa
lo hartzea
Baina bitarte horretan
ametsetan hasi
eta loak hartzen nau
gauero.
Nire Ametsa:
Egia esan zaila duk galdera!
Materialista izan behar baldin bada HASH tonelada frexko bat nahiko nuke.
Futbolaren alorrean ordea Athleticak Gabarra ateratzea Clementekin.
Eta ilusioari dagokionez, Liev Totsky eta Vladimir Ilich Ulianoven idealak munduan zehar ezartzea (noski erreformaren batekin)
Liburu bat idazten dudanean azalduko dizuet guztia.
Amets dezagun amets egiten uzten digutela.
Amets dezagun gure lagunen ametsak ez dituztela giltzaperatuko.
Amets dezagun norbaitek gure ametsak bizitu nahi dituela.
Amets dezagun.
...eta biluztu ditzagun ametsak! Non Mediterraneoan urperatutako hiri galduak! Utopiak, hodeietako gazteluak non! Nik gehiago nahi diat, gehiago...
MAS MAS MAS MAS MAS nahi diat!
Nire kurisidadea eta ametsak zapaltzen dituztenek ulertu dezaten zeinen txikitzailea den haien postura. Ez naute hazitzen uzten , poto txikiegia duen landare bihurtu nahi naute , nire instintu innatuak ,berezkoak zentsuratzen erreprimitzen saiatzen dira .
Zeinen maltzurrak !!!
Kuriosidadea eta amesteko gaitasuna dira mundu onetako baliorik baliosoena. Barkatu ez dute baliorik , ezin daitezkelako sal-erosi.
Askatasuna bezela , ez du inork ezin delako poseitu baiña hark gu estu estu lotu ginduen , amaren zilboresteak baña geiyo .
ASKEAK gara , KURIOSIDADEA da gure doaina eta AMETSEZKO gazteluan bizi gara beti zerura begiraz.
Enregistrer un commentaire
<< Home