metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

vendredi, janvier 20, 2006

TOKY-ON



antifaza kendu genuen guk, baina antifaza jarri genion, maybe, beste askori.
antifazarekin jolasten gabiltza. one day, utopia horizontal bat erditu zuen gure nahiak, mundu gaixo honetan indarrean dagoen aginte bertikal horri alehop! hortzak erakusteko, beno, hortzak-edo, bihotza-edo. . denadelakoa
ez dugu barkamenik eskatu nahi burua txoriz josita edukitzeagatik, hor kanpoko kantzerrari pilula jaurti izanagatik, eskailera hartu eta goiko ispiluan isladaturik ikusi garelako. . . eta ederra izan da.
egunerokotasuna aspergarria baita belarriari tira egin eta barruko gauzak aireratzen ez badira.
txikiak, duinak ginen-gara-izango gara, baina zerbait sortu genuen eta indarrean darrai, eta melodia lasaieko abesti bat entzuten baldin bada ORAIN, momentu hau HUNKIGARRI IZATERA IRITSI DA(iteke).








blog honen kudeatzaile garenok aspaldian jantzi genuen kapela, begiak itxita eta pittin bat afraid blogosferako ur uherretan igeri egiteko asmo apalarekin, gustura gaude, gero eta biluziago, hotzez?

ez da hotzik utopietan; utopia txikirik gabe artaldea garaile, beeeeeeeeee

My hopes are so high,that your kiss might kill me. So won't you kill me, so I die happy

2 Comments:

Anonymous Anonyme said...

Deux quéstions, if you let me ask you, magabilako kudeatzaileentzat.

- Zergatik Cortazarren maga?

- Eta zergatik Paris?

Zuena utopia ederra benetan, hain gazteak izanda heldutasunaren seinale. Batek baino gehiagok nabarituko du bai ardi txintxarriaren zama!

12:26 AM  
Blogger MAGABILA said...

Maga... ba orain artean irakurri dugun literatura apurrean deskubritu dugun pertsonaiarik ederrena delako.

Parisek,bestalde, baditu gauza magiko asko. Surrealisten arrasto urruna, turisten oinazpitik ez oso gertu dauden paisaia ezkutuak, banlieu-etako aniztasun eta marjinalitatea, Sena ibaia, hilerria...bere halo erromantiko horretaz aparte

7:00 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home