metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

lundi, janvier 16, 2006

Galerna2

Itsasoaren erdira heldu zinen azkenean. Jada ez zegoen galernarik. Jada ez zegoen eskurik. Askea zinen. Beno, aske-askea ere ez; haizearen mende zeunden.

Jada ez zegoen lurrean egotera bultzako zintuen eskurik. Belak ziren zure gidari. Belak, eta izarrak. "Izarrei begiratzen diedanean ohartzen naiz zer den bakarrik egotea. Horregatik egiten dute argi: beraiei begiratu diezaiegun." Halaxe esan zizun "izenik gabeko emakumeak" bere izena esan zizun egunean. Baina, zu ez zinen bere izenarekin oroitzen. Bere hitzekin bai, ordea.

Jada ez zegoen galernarik; ipar haizeak altxor urrunetara gidatzen zintuen. Itsasoa zabala zen, bai, zabalegia pertsona bakarrak esku artean hartzeko. Baina zuk ez zenuen esku artean har zitekeen zorionik nahi; dena nahi zenuen. Esku artean hartzen denak ihes egiten baitu. Hondarrak ihes egiten du. Diruak ihes egiten du. Baina, itsasoa... dena da itsasoa. Beno, dena ez.

Gaur, portutik atera zinenetik zazpi egun bete diren honetan, izarretara begiratu duzu. Ederrak dira izarrak. Eta, zure begiek, beraiek bezala dizdiz egin dizute.

"Eman su bandera beltzari" egin duzu oihu, "ikus dezatela denek non gauden". Eta, hori esan duzun unean bertan, haizeak norabidea aldatu du. Bai, berriro ere etorritako bidera zaramatza haizeak.

Izarrei begiratu diezu berriro ere. Eta izenik gabekoaren izenaz oroitu zara. Haizea.

Galernarekin batera heldu zara portura.

1 Comments:

Blogger MAGABILA said...

Galernaren bi testuak oso onak iruditu zaizkidak txo

11:19 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home