metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

jeudi, janvier 12, 2006

stereoan. . . Time afTeR tIme.


momentu hark bazuen interesgarritasunik, ez japoniarrek begininiaren ekialdean ezkutatzen duten interesgarritasunaren parekoa, baina bai, bazuen.

=erlojuaren nahia izan zen, koka-kola zaporeko arratsalde kas-limon hartan Magak eta nik tupust egin izana. hotza jausten zen zerutik, jertse, zira, kamiseta ugari neraman-zeraman, baina biluzik ginen begiradek sortzen zuten mikromundu gorian.

nire antzera (!), berak ere Technics RP-F209 STEREO HEADPHONES batzuk zeramatzan belarrian itsatsita.

behatzen tartekatze-ezpainen joan etorri hartan erraz galdu ginen bakoitzak bere abestia entzuten zuen bitartean, bai, erromantikoa zen. -edo

nietzschek behin bota zuen esaldia gogoratu zuen Magak, musikarik gabe bizitza akats zitekeela dioen hori. ez zuen AlTuAn esan, baina atzeman nion.

bizitza bai akats Maga gabe. ez nuen altuan esan.

1 Comments:

Blogger MAGABILA said...

Izugarria, izugarria, klap-klap-klap-klap

7:23 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home