ZURIEK BAKARRIK IKUSTEN DUTE BELTZA
Kalimotxoa zainetan genuen horietako batean Parisko metroan sartu nintzen. Ni eta beste bi euskaldun. Espektakulo izugarria eman genuen. Geltokian bela txau bela txau... hasi ginen kantatzen, eta bagoira ere horrela sartu ginen. Esta matina me he levantado…
Bagoia espeziala zen. Hasieran ez nintzen guztiz konturatu, baina bazuen halo berezi bat. Nik, hala ere, bagoiko poste metalikoan dantza eta salto eginez jarraitu nuen kantatzen, lagunek kalimotxo degustazioa bagoiko guztien artean egiten zuten bitartean.
Ingurukoek txalo eta txistuekin laguntzen ziguten, eta guk inoiz baino fuerteago kantatzen segitu genuen. Haika gizona jeiki mutil ondokoek lagunduta bertsio rapeatu batean egin genuen. Miresgarria.
Euskal Herria diagu zai kantatzen ari ginenean, bagoia gelditu eta ateak ireki ziren. Bat-batean isildu egin ginen denok. Bi militar sartu ziren zakurrak atzean zituztela.
Bagoi hura espeziala zen, bazuen berezitasun bat, eta azal zuriko poliziak metrora sartzerakoan soilik konturatu nintzen horretaz.

Inguruko guztiak beltzak ziren.
1 Comments:
Abesses metroaren sarrera, barruko geltokia...
Oroitzapen politak.
Gramofonoarekin musika entzuten zuen itsua topatu al zenuten?
Enregistrer un commentaire
<< Home