lortu duzu
Ozeanoak igeri zeharkatu zenituen lehenik. Olatu artean, bitsak esperantza ere estaltzen zuela zirudienean zure gogoaren kresalak ekaitza baretu zuen, eta aurkitu zenuen lehenengo hondartzako areak xukatu zizkizun isuri zenituen malko eta izerdi tanta gaziak.
Oihanak zuhaitz batetik bestera jauzi eginez zeharkatu zenituen ondoren. Adarrek zure oinei heltzen zieten maitale jeloskorrak bailiran, eta askotan iruditu zitzaizun hostoekin batera zu ere lurrera eroriko zinela. Baina, zure indarrak ere ihartzen ari zirela zirudienean zure maitearen oroitzapenek ureztatu zintuzten.
Desertu idorra lau hankatan zeharkatu zenuen gero. Areak zure esku eta oin biluziak bakardadeak bezala erretzen zizkizun, eguzkiak sua piztu zizun bizkarrean. Baina, oasi batean ametsak edatea lortu zenuen.
Zerua hegan zeharkatu zenuen ondoren. Bele eta putreak inguruan biraka zenituen bitartean barrenak buelta eman zizun behin baino gehiagotan. Haizeak noraezean dantzatu zuen zure gorputza, inork maite ez duenaren etorkizuna bezala, inor maite ez duenaren arima bezala. Baina, zu maite zintuen eta maite zenuen zuk ere. Hargatik zindoazen hodeietara.
Eta egunak, gauak, asteak, hilabeteak eta urteak igaro ondoren heldu zara zure maitearen erretratua egin nahi zenuen lainora.
Baina, errotulagailua etxean ahaztu duzu.

0 Comments:
Enregistrer un commentaire
<< Home