metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

vendredi, janvier 06, 2006

INTERNET ETA PRESOAK

Interneten aske sentitu zaitezke. Zeure garrasi eta protestak Antananariboraino iritsiarazi ditzakezu, geure testuak desertuaren erdian ere irakur daitezke. Parisen bihotzetik idazten dugunok Groenlandian egon gaitezke momentu honetan bertan, eta geure testuak hemengo irakurleengana iritsiarazi ditzakegu klick sinple batekin.

Arma oso boteretsua dugu eskuetan: teklatua eta interneteko konexioa. Funtzionarioei galde diezaiekegu bestela: lepoa jokatuko nuke munduko kartzeletan internet debekatua edo mugatua dagoela.