metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

mardi, janvier 03, 2006

METROPOLITAN MANIFESTÉ

METROPOLITAN MANIFESTÉ

Gutxi batzuk gara oraingoz. Gutxi izanik asko egin nahi dutenak ordea. Borroka galduetatik gatoz gu ere, eta Pariseko metro barruan predikatzen ibili ohi gara, gure ahotsak trenen zaratak eraman ez ditzan desiratuz.

Magabila dabiltzan hainbat obsesionatu gara. Parisekoa, metroko korridoreetan paseatzen den berbera, Juliorena.

Eta zu gure bagoira igotzea nahi genuke. Betiere underground. Betiere marjinal.

Orgasmo literarioak ez baitaude gutxiren eskutan, begiak ireki ditzakeen edozeinen esku baizik. Kitzika gaitzazu zure begi eta lumarekin, gertura zaitez zure hatsa senti dezagun…

Gutxi batzuk gara oraingoz…