Zergatik eraman zidan itsasoak hondarrezko gaztelua?
Zergatik eraman zidan itsasoak hondarrezko gaztelua? Agian, hondarrezkoa zelako izango zen, esku artean sentitzerako ihes egiten duen material horretakoa; begiak itxita eginiko ametsekin begiak irekitakoan gertatzen den bezala. Baina, nik eskuekin ukitu nuen gaztelua, esku artean eduki nuen (bihotzean ere bai, egia esan). Eta esku artean eduki nahi nuen.
Zergatik eraman zidan itsasoak hondarrezko gaztelua? Agian, gaztelua politegia zelako, berari begira liluratuta nengoen bitartean zimendu onak ipintzea ahaztu zitzaidalako. Baina, nik ez nuen zimendurik nahi, zegoen bezala polita baitzen gaztelua. Eta begiratu egin nahi nion.
Zergatik eraman zidan itsasoak hondarrezko gaztelua? Agian, itsasoa handiegia delako ni bezalako norbaitentzat. Gaztelua gozoegia zelako itsaso gaziarentzat. Malko gazientzat. Baina, nik bere gozotasuna nahi nuen.
Zergatik eraman zidan itsasoak hondarrezko gaztelua? Ez dakit. Baina orain ez dago hondarrezko gaztelurik, itsasoa da dena, itsaso gupidagabea, itsaso amaigabea. Eta gaztelurik gabeko hondartzak. Eta ni.

3 Comments:
Ametsen arkitekto guztien eraikuntzak haizeak ematen dituelako.
Amesten ditudan neska (ia) guztien bularrak itsasoak ito dituelako.
Orain ta betiko, putetxeak legalizatu eta nazionalizatu!
Ederra testua motel!
Publicado por giputxi bat - 29 noviembre 20:44
Ikusle soil bezala bizitzera ez ezazu zure burua kondenatu. Egin harresiak, dikeak, beharrezko defentsak, baina ez utzi itsasoari beti garaile atera dadin. Eta gazteluak jakin dezala bere defentsan bizitza emateko prest zaudela.
Ez zaitu amorrarazten beti zure parean "gazteluak" urtzen ikusteak?
Baina, aldi berean, urtuko diren gazteluekin jolastea baino gauza politagorik ez dago; noizbait itsasoak eramango duen hura esku artean hartzea bezalakorik ez dago.
Itsasoari begira txiki sentitzen garen arren, ezdeusak sentitzen garen arren.
Txikiak garela sinetsi nahi dut; txikiak garela, baina olatuei irriz begiratzen diegula.
Zoriontsuak garela tarteka.
Enregistrer un commentaire
<< Home