metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

vendredi, décembre 23, 2005

Manifestu baten atarian

Hau ez da literatur errepublika, mekaben pott. Ez horixe. Manifestu bat osatzekotan gabiltza, eta ez gara mailu bat izango. Ez horixe. Ez gara, ezta ere, literaturaren diktadura inposatu nahian gabiltzanak.

Gu, sinplemente, extralurtarrak gara, gauza horiek guztien gainetik gaude. Edo egon nahi dugu. Hitzen bidez, hogeita piko letra eta beste hainbeste hizki nahastu eta konbinatuz lebitatu egin nahi dugu.

Azken finean, hori da lortu nahi duguna: hizkiekin oinez ikastea, hauekin korrika ondoren, azkenik lurretik 5 zentimetro altuago lebitatzen ikasteko.