Otsoek abere guztiak jango dituzte...
Otsoek abere guztiak jango dituzte. Urteek biztanle guztiak eramango dituzte. Kresalak harria jango du. Baina, zakur zaharra, beti itzuliko da bere etxera. Eta, ohartuko da, etxerik ez dagoela. Eta, orduan, jakingo du lehen aldiz etxe hura amets bat baino ez zela. Amets hark babestu egiten zuela. Berarengandik. Bizitzarengandik. Eta, agian, egun batzuk baino ez ziren igaroko amets hura itsasoak hondarra irenstean bezala galdu zenetik, baina, zahar sentituko da zakurra. Bere hankek ez diote bere minaren pisuari eutsiko. Bere belarriek ez dute bere antsiez aparteko ezer entzungo. Baina, bere begiek eguna argitzen ikusi beharko dute. Bere ileek euria sentitu beharko dute. Bere eztarriak egarria sentitu beharko du.
Bizitza gurpil bat baita. Baina, motorra geldirik dagoenean ere martxan jarraitzen du.
Eta bakardadearen hostoek etorkizuna estaliko dute. Udazkena helduko baita, baina ez baita joango negua heldu artean. Eta, neguan, minaren elurrek bizirik zirauten lore apurrak estaliko dituzte. Eta, negua ez da joango harik eta udazkena heldu artean. Eta, zakur zaharrak, isatsa hanka artean sartuko du, eta lurrean etzango da, belarriak hormigoi pitzatuaren gainean jarriz. Eta, agian, egunen batean, ohartuko da jolas modura lur azpian gorde dituen hezurrak etorkizunaren seinaleak baino ez zirela. Baina beranduegi izango da.
Bere etxea lurrean baitago.

2 Comments:
pasarte onek estresatzen nau . impresio ori eragiten du niregain , ori al zen intentzioa maga ?
Bai, askotan izaten ditugun egun negatibo horietako batean idatzia da. Baina, tira, pasartea irakurri ondoren hobe da estresa ahaztea.
Etxeak oraindik zutik jarraitzen du
Enregistrer un commentaire
<< Home