metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

mercredi, janvier 04, 2006

GROENLANDIAN GALDUTAKO BARKUAK


Badaude barku ttipiak. Urrutitik ikusten ez direnak. Normalean urrutitik ikusi ohi dena ke arrasto ahul bat bakarrik da. Horietako batean galdu gara gu.

Geureak ez dira, nola esan, literatur lehiaketetan saritzen diren Titanic-ak. Titanic-ak, normalean, urperatu egiten baitira.

Geure lanak Groenlandian galdutako barkuak dira. Barku ttipiak, baina bide luzean hondoratu gabekoak. Txurigorriak, kapitain mozkorra dutenak, konpartimendu eta ohe beroetan kanpai hotsak entzuten diren barku ttipiak.

Eta gu bezalako barku ttipi guztiei dei egiten diegu. Gertura zaitezte, elkar gaitezen. Bixita gaitzazu. Groenlandian. Parisen.

1 Comments:

Blogger jozulin said...

Eta olatuak direla eta zorabiatuko bagina, tostarteko haize freskoak gogortuko liguke aurpegiko azala. Baina ez irribarre bat ezin egiteko beste.
Izan dezazula haizea aldeko blog honetan.

11:55 AM  

Enregistrer un commentaire

<< Home