AMELIE
Inoiz maitatu dut neskik, baina bera bezalakorik ez.
Metroko sarreran ikusten nuen, edo San Martin kanalean harritxoak uretara bota eta bota zebilenean, edo Montmatre inguruko jardin, kale eta tabernetan. Hain da poetikoa bere ibilera, bere begirada... Hain ederra bere ahotsa, ametsen munduko ahots fin eta erakargarri hori... Bera ote nire maga...
Momentu honetan, Parisen hamabi orgasmok ziztatu dute zerua. Bat gehiago konta dezatela.

P.d.: Hau ez nizueke kontatu behar, baina gaur zita dut berarekin. 22:35 inguruan. Pariseko kale euritsu batean. Ze kaletan? Auskalo... Elkar aurkitzera jolastuko dugu, biok galdu dezakegula jakinda... Baina zugatik edozer, zu gabe zertarako bizi.
3 Comments:
Amelie maite duzu... eta ni? Zergaitik ez nauzu maite?
Iepa!!!
Ongietorriak euskal blogosferara. Pozgarria da literaturarekin lotutako honelako blog baten berri izatea. Pertsonalki, are pozgarriagoa zait. Badira zazpi bat hilabete Amelie izenarekin sinatzen dudala bloga, eta poztu nau inguruan benetako Amelieren zaleak ere badirela jakiteak. Parisen Amelie filma filmatu zuten lekuetan barrena ibili nintzen iaz, eta leku horiei buruzko hainbat argazki ere baditut... behar badituzue ere. Gozada bat zuen orrialdean sartu eta Abesses, Montmartre eta inguru horietara bidaiatzea berriro ere. Animo, eta besarkada bat!
Halako gauzak entzunda, zeinek ez du Amelie izan nahi?
Enregistrer un commentaire
<< Home