metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

samedi, janvier 07, 2006

SOINU BANDA

Amelieren soinu banda ordenagailuan baldin baduzue egidazue mesede bat: akordeoiaren nota horietan irristatuz irakur ezazue blog hau.

Amelie, zinez maite zaitut.

1 Comments:

Blogger xabi said...

sekulako oroitzapenak dakarzkit amelieren soinu bandak... gorputz guztian zirrara bat sentitzen dut antzerkiko klaseak gogoratuz.

Entsegu ilun haiek, non makurturik hasten zinen gelaren punta batean, musikaren poesia barnean sentituz. Argiztapen xumera poliki poliki gerturatzen zinen, leunki, maitasunez, eta abestiaren klimaxa indar guztiz itxuratzen zenuen, musika zure barnetik aterako balitz bezala. Izerdi tantak sentitzen zenituen kopetan. Bihotzak gogor kolpatzen zizun bularra.
Zure begiek itxita zirauten, kontraz, deskansuan zeuden aktore guztienak irekita, zuri begira. Eskenatokitik at, baina haiek ere partaide, Yann Tiersenen musika sentituz eta bakoitza bere erara interpretatzen, mundu imaginario batean, hemendik urrun....

8:12 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home