metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

vendredi, janvier 06, 2006

no matter where life takes me to

ai, maga, arrakasta urriko aktoresa baten antza duzun maga, egunen batean, botako dizkizut bota beharrekoak eta horien ostean datozenak, eta aurrekoak, eta dena. atzo, zinemako eserlekuak gatibatu ninduen 5 minutuko 2 ordutan, eta ai, maga, parisen ez, londresen bizi ziñen, baña beno, mundua txikiegia da eta bizia luzeegia, egunen batean, hori da nire teoria, hor goian tupust egingo dugu, ur narnja hauen biriketan iltzatu den etxetxo moduko horretan, ez zaizu iruditzen, inor ez hondartzan, uda, zeru hutsa, ikus dezaket, ikus zaitzaket hor, eta . . .

IRUDIMEN GEHEIEGI DUDALA ESATEN DIDATE BEKAINEK