metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

dimanche, janvier 08, 2006

AMODIO FANTASIA BAT

"Gauak, begiak hertsiarazi eta ametsetara sarrerazten gaitu"

Gaurko eguna egun maitagarria izan da. Amelie ikusi dut kalean, hegaka, baina lotsa eman dit berarekin egon nahi dudala esatea, bere ahotsa nire belarrian sentitu nahi dudala aitortzea. Nola alde egiten zuen ere ikusi dut, lurretik bost zentimetro gorago lebitatzen...

Masail potoloak dituzu, eta azal zuria. Ahots leuna, eta urjauzi baten moduko ilea.


Eta etxera iritsi bezain laster liburua ireki eta bila hasi naiz. "hare hari batek, bai, hare hari batek soilik sostengatzen du dena."

"halere, amodioa salbuespena da beti, salbu eta..."

"gauak badoaz, beren hari misteriotsuekin. gero, eguzkiak datoz ametsak hiltzera"

"farolen arteko ilunbeetan, zer aurki daiteke?"

"nora naramazu, erreka dultze horrek?"

Amelie, zure amodioaren ibaiean itoko nintzateke. Naufrago bat naiz, zure begien itsasoan. Amelie, Amelie...

2 Comments:

Blogger MAGABILA said...

Txikitan lagunekin jolastera ateratzen zen. Lurrean eseri eta elkarri kontu-kontari egoten ziren tarteka.
Hamahiru urterekin jaso zuen lehenengo muxua. Kilometroetan izan zen, bi botila erdi bete lekuko gisara harturik. Lokatza zegoen inguruan, euria, hotza, jendea...Baina, tira, berarentzat bera eta neska baino ez zeuden.
Hamabost urterekin utzi zuen neskak. Kilometroetan izan zen, botila huts bat eta neskari muxuka ari zen tipo hori lekuko gisara harturik. Lokatza zegoen inguruan, euria, hotza... eta bakardadea.
Zinera joan zen segidan. Eta pelikula batekin maitemindu zen, ukitu ezin zuen pertsonaia batekin, minik eman ezin zion pertsonaia batekin.
Baina minik ematen ez duen maitasunak ez du Naufragorik urez itotzen. Hondartza bat baino ez da, atseden hartu eta berriro itsasora jauzi egiteko.

X urterekin izango da, Kilometrotan agian...

11:09 PM  
Blogger MAGABILA said...

Joder, ze artista zaren

9:26 AM  

Enregistrer un commentaire

<< Home