Ametsgaiztoa
-Amatxo, zergatik dira ilunabar batzuk moreak?
-Ba egun batean zeruaren zati bat erori eta eguzkiaren gorriarekin nahasi zelako. Izarrak saiatu ziren hori garbitzen, baina, urtean hiru aldiz edo, zerua more agertzen da.
-Eta zergatik garbitu nahi izan zuten guztia?
-Bada morea bezalako kolore ilun batekin beraien argia galduko ote zen beldur zirelako.
-Nik ez dut izarrak itzaltzerik nahi, baina, gau batzutan,hodeiek estali egiten dituzte. Zergatik izarrek ez dituzte lainoak garbitzen?
-Askotan izarrak ere triste jartzen direlako. Horregatik egiten du euria askotan.
-Eta zuk zergatik egiten duzu negar?
-Triste jartzen naizelako.
-Ba nik nahiago dut zure begiek argi egitea.
-Nik ere bai, semetxo. Baina, beti ez da posible.
-Eta zergatik daukazu betondo morea?
...
-Segi lotara eta tori bi muxu. Ez izan ametsgaiztorik.

2 Comments:
Eskuek menperatzen dituzten hizkuntzak
Aho batean kabitzen dira
Treneko leihatilan marrazten diren siluetetan
Esango ez diren mezuak
Esatera ausartuko ez ginatekeen egiak
Gezur bihurtzen dira eskuak itxiaz batera
Eskuak magalean kokatzen dituen neskatilak
Adaxka uzkurtuak bezala kiribiltzen ditu urduri
Baina eskuen lengoaia zuhaitzen modukoa da
Sustraiak hazi egiten dira sabelean behera
Eserlekuan hondoratzen dira
Bagoia zulatzen dute eta erreketan hedatuz
Hitzak barreiatzen dituzte hirietan
Kioskoetan salgai dauden titularrak
Liburuetan irakurriko ez diren esaldiak
Iragarkietan agertuko diren esloganak
Baina neskatxak eskuak irekitzen dituenean
Sustraiak airean irekitzen dira
Eta hiria txikia bihurtzen da leihatilaren bestaldean
Zuhaitzak hazten dira kanpora
Burdin-bideak estaltzen dituzte
Oihan bat osatuz
Kontinenteak eta portuak
Penintsula bakartiak eta aterkientzako harri pilak
Geltokien hutsuneak beteko dituzten
Adaxkak eta siluetak
Gure arteko espazioak lotuko dituzten zubiak eraikiz
Trenbiderik behar ez izateko
Biolentzia sexistarik ez! Nahikoa da!
Enregistrer un commentaire
<< Home