metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

vendredi, janvier 13, 2006

3 hizkiko maga


sukaldean sartu da eta kaixo. ke gorriz puzturiko ezpain perfektuak ditu.kanporantza kon suprema sutileza jausten diren haragi xamur zati kiribildu bi ikusi ditut eta maga zela atzeman dut. egunero, gaueko 23:terdietan egin ohi dudan bezala, maitasunaren alde negatiboak burmuinaren axotaz azpimarratzen harrapatu nau, baina etzait ajola. sukaldean dago, denok gaude sukaldean, ni ere bai, eta arrautzak, eta hirugiharra, kalimotxoa, "que alguien se haga un porro de marihuana". erlojua gelditu egin da ondorengo orduetan, baina ez pila faltagatik, gauaren izar bakarreko zera honek ni hartu nauelako behintzat.
hodeietan denbora larregi igarotzen dugunoi maitasunak aizto zorrotzez zulatzen digu aorta.
MEKAGUENDIOS. begia berdeak ez. . . .mesedez. .. hori ez. . .. horren aurka ezin dut borrokarik egin. garaitu naute bere begiek; bapatean mugarik gabeko belardi batean laztandu diogu ilea elkarri. eta kilkerren ohiu tematiak imitatzeari ekin diogu, barrez eta belarrira egindako aitorpen txiki baina azukrez beteriko horiekin apainduta. maite dudala uste dut.

baina sukaldera bueltatu naiz (gara). "¿donde está el vino?".
HOR JARRAITZEN DU berak bere edertasunean itota, ondoan baina han, urrunean, eta hitz larriz idatzita min gehiago ematen dit maitasuna hitzak.
bapatean esaldi bat zuzendu dit. eta begiak flash! zerratu ditut.

esne baso batean igeri gabiltza biok. /oiloipurdia/. esne basokada batean igeri egitea probatu ez duenak ezingo luke zirrara hau itzetan azaldu. beirazko paretatik desitsati eta esnean barrena erdira iritsi gara. besarakada batean bat egin eta ez gara bi pertsona, ilusio, irudi abstraktoegi bilakatu gara. bere ezpainek paradisu ospel ziruditen eta ala dira. maite dudala uste dut. esne basokada amaitu egin da ordea eta zuri gerati naiz supituan azaldu oi den bakarde beltzean.
zorionaren bihurgunetan barrena sukaldera berriz. "¿quereís más bacon?"

01:23tan begiratu nau. nik, ordu bat eta 23 minutu neramatzan berari begira. detalleak.
itzalak gehiegi maite dituen sukaldea da hau. motelegi doazen autobusak dira minutuak. maite dudala uste dut. nire lolita, nire amelie, nire dena, nire EZER.

ZER ORDU DA? TOMA KALIMOTXO OK

Mozkortu naiz zeharo. eta ametsak, alkolez zipriztindurik . .gozoagoak dira, kolore festa dira, trafiko gehiegi ilusioaren autobidean. maite dudala uste dut. hiru hizkiko izena duela esan didate.
marihuanazaleen sukaldea atzean utzi eta kalera irten gara denok, 10 bat marihuanazale. kaleeen beherakortasunean labaindu da zingiretako anakondaren gisan. anakonda. bere pozoinak ti-tá batean akabatzen omen zaitu.

magaren pozoina hain da WONDERFUL, ordea. maite dudala uste dut.
beti bezala, beti bezala, isilik geratu naiz, beste "zera" labur horietako bat delaren uste grisarekin. eseri naiz egurreskailera batzuen isatsaren amaierako taberna honen mahai batean.
itsasertzean nago (gaude)(ez, barkatu, nago). eguzkia testigu zela zerbait esatera nioanean. ..
konturatu naiz. joan egin dela. maga zela. 3 hizkiko maga zela. nire bizitzako emakumea zela, edo ez. maga zela. maite dudala uste dut.

alkolak oroitzapenak kendu dizkit biharamunean. bere izena bakarrik utzi dit patrikan. maite dudala uste dut.

autobusera igo eta herri hau atzean utzi dut, eta hiru hizkiak atzean utzi ditut.
triste jarri naiz eta lerro trsiteak taxutu ditut belarrialdean. eta autobus honek mendi artetik ihes egiten duen modu berdinean ihes egin didate ezpain horiek. zoriontasun zaku horrek. denak. 3 hizkiko magak.

maite dudala dakit.

3 Comments:

Anonymous Anonyme said...

Esne baso horretan noiz bait igeri egingo duzu. Ziur nago.






Arrasateko lagun handi bat. (Kaixzo)

9:41 PM  
Anonymous Anonyme said...

maitasunaren mina, alkoholaren mina, bizitza mingarria

10:17 AM  
Anonymous Anonyme said...

gehiagotan etorri beharko!mila esker peru aurkezteagatik!

11:53 AM  

Enregistrer un commentaire

<< Home