metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

mercredi, janvier 18, 2006

PASILOKO DAMA

Gaur pasiloko damak geure testuak irakurtzen dituela esan dit.

Nork eta berak.

Gerezi urtuz moldeatutako ezpain borobil horiek pantailaren aurrean imajinatzen ditut, hitz hauek irakurri bitartean barrez. Denetan ederrena da, ez dakit berak ba ote dakien. Bere ahurra arratoiaren gainean pausatua edukiko du. Arratoi kabroi horrek badaki bai, ze leuna den bere azala, zer nolako txokolate zaporea duten bere ezpainek irribarre egiten duenean.

Ederrena da, eta gustuko dut. Horrelako hitz bi nahikoa dira gaur etxera gustura itzultzeko.

Baina ez dut jarraitu nahi idazten, bestela deskubrituko du berari buruz ari naizela.



4 Comments:

Anonymous Anonyme said...

Idazten dituzuenak bezalakoak irakurtzea gozada bat dela esatea ahaztu zaio, antza denez. Segi hala lanean, guk ere disfrutatzen jarrai dezagun.

9:22 PM  
Blogger lost said...

Pasiloko dama potean sartu duzue, antza denez. Segi hala lanean, guk ere disfrutatzen jarrai dezagun; ez beste batzuk bezainbeste baina tira...

12:17 PM  
Anonymous Anonyme said...

Zuen hitzekin irakurlearengan egiazko zirrara sortzeko gaitasuna duzue; ausardiaz beteriko testuak egiteko balentia ere bai. Eta urruntasunaren anparoan bestela ateratzen ez zaizkizuen hitzek euren bidea aurkitzen dute, ametsak irudikatuz; errealitatearekin tupust egiten duten arte. Baina mezuak heltzen dira haien helmugara, batek baino gehiagok entzutea desio izaten baititu. Eskerrikasko.

1:00 AM  
Anonymous Anonyme said...

Pasiloko damari gaur bitartean idatzitako hiru testuetatik politena hauxe. Igual lehenengoa izan zelako, igual...

7:34 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home