metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

samedi, janvier 21, 2006

Tsunami kalimotxeroa

Imajina dezagun kalimotxo katxi bat. Likitsa. Eta bihotz bat, zeure lagunen batena. Edo behi batena. Ez du inporta. Imajina dezagun bihotz hori kalimotxo katxi horretan igeri.

Edo imajina dezagun solomo pusketa handi bat. Sagardotegiko solomo pusketarik handiena zeure lagun hoberenaren sabelean. Eta imajina dezagun zeure lagunaren bihotza eta solomoa ez datozela bat, ez direla lagun.

Konfliktoa latza da aurrez imajinatutako kalimotxo katxiaren likitsa eransten badiogu amets honi.

Imajina dezagun zeure lagunik hoberena izkina batean. Burua behera begira duela. Lurrean, solomo pusketa handi bat, kalimotxo eta sabeleko azido tanten zorroztadarekin; eskuan katxi hustua, eta bertan bihotza.

3 Comments:

Blogger MAGABILA said...

lagun onena katxia bera denean...

larunbateko gauaren erradiazio elektromagnetikoaren behatzen tartean bizi zarelaz ohartzen zara (NAIZ)

BARKATU MAKABROA EDO TETrIKOA EDO ESPLIZITOA EDO IZATEAGATIK: neri ere solomoarena gertatu izan zait

6:05 PM  
Anonymous Anonyme said...

jendia txotauta ziok!

7:21 PM  
Anonymous Anonyme said...

jendia txotauta ziok!

7:21 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home