metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

lundi, janvier 23, 2006

Agur

Muxu eman zion. Bai, muxu eman zion. Gerrian bonba bat zuen hari bihotza maitasunak lehertu zion. Muxu eman baitzion. Gorrotoari muxu eman zion. Gorrotoa maite zuen hura maitatu zuen. Gerrian bonba bat zuen hari gerritik heldu zion. Odola ikusi nahi zuen haren kamiseta malkoz busti zuen.

Agurraren uneak kristal hautsiak baitira. Mila zatitan eginiko uneak, mila une gogoratzeko erabilitako uneak. Eta, buruak ahal duen guztia egiten du agurraren uneak ez bizitzeko; agurraren uneei ihes egiteko; agurra gero arte bihurtzeko. Benetan badakien arren itzulerarik gabeko bidea dela bidegurutze horren atzetik datorrena.

Autobus hartan kristala laztandu zuen; kristal hotza. Baina, kristal hura ezin zen hautsi; patuaren kristala zen, patua bezain gogorra; maiteari agur esatea bezain gogorra. Eta, gerrian bonbak zeramatzan hark kristala laztandu zuen kristalaren atzean zegoen hura laztantzen ari izan balitz bezala. Eta, kristalaren atzekoak kristala busti zuen; kristalaren barruan zegoena bustitzen ari izan balitz bezala.

Euria hasi zuen Palestinako kale ilun hartan.

Beti egiten du euria Palestinan.

5 Comments:

Anonymous Anonyme said...

Ze artistak zareten, benetan. Zuen bloga engantxatzeko modukoa da. Eta droga hoberik ba al da?

10:53 PM  
Blogger MAGABILA said...

bua, flipatu in diat txo.

Oso ona duk benetan, gustatu zaidak "Agurraren uneak kristal hautsiak baitira" esan duanean eta horri eman dioken jokua. Eta kristaleko reflejoarena ere ona. Eta malkoak, eta...

Joder motel, ikaragarri.

Borraska betierekoa dirudi. Bai, euria gogoz egingo du Palestinan.

Zoritxarrez.

10:57 PM  
Anonymous Anonyme said...

Hernani alde horretan aire berezia arnasten al duzue? Espeziala, "testua"; nola ez irakurtzen jarraitu?

1:49 PM  
Anonymous Anonyme said...

Hamasen garaipenak Palestinako zeruaren negarrak hareagotu besterik ez ote ditu egingo? Israeldarren jarreren erradikalizazioa beldurgarria izan liteke...
Borraskak betierekoa dirudi.

9:05 PM  
Anonymous Anonyme said...

jarrera erradikalizatuenak , bortitzenak , ulergaitzenak , gaixtuenak , amen dagoz , okzidenten .
Lotsagarria da bush bezelako psikopata bat presidente gixara edukitzea eta ez bakarrik estatu batuarrentzat.
Psikopatek tratamendua bear dute , eta ez munduan zear ibilli gauza orotzat soluzioa izango balute bezela, besteak ero egongo balira bezala .
aze mc-donalds mundua guk eraikitzen dugun hau !!

11:27 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home