Ilargia
Gaur gauean kalera irten zara berriro ere. Tabernara sartu eta zure koadrilakoekin jarri zara hizketan. Kalimotxoa eskuan hartuta mundua ilunago ikusten da. Ederrago ikusten da. Taberna ilun horretan ez delako ezer ikusten agian. Beti bezala zure azken konkistei buruz hitz egin duzu; aurkitu dituzun azken altxorrei buruz hitz egin duzu, begi bat partxez estalita duen pirata baten moduan. Eta, noski, diru altxorra altxor gehiago lortzeko gastatu duzu; gastatu duzunean, kutxa uretara bota duzu.
Eta, kalimotxo artean jarraitzen duzu. "Bai, Maddi utzi egin nuen, ez nuen hainbeste denbora neska bakarrarekin pasa nahi".-Tekila.-"Nik beste neska batzuekin egon nahi nuen, bakarrak ez nau asetzen, niri denak gustatzen zaizkit, baina ez dut bat bera ere maite".-Vodka.-"Nire bizitzako egunik zoriontsuenak zuekin igaro ditut, mozkortuta, neskarik gabe".-Tekila.-"Askeago sentitzen naiz".-Vodka.- -Botaka.-
Eta, halaxe zaudete, portuan, zu, zuk egindako putzua eta ilargia. Ilargi argia. Ilargi gupidagabea. Begi bat partxez estalitako pirata zinela uste zenuen; baina ezer ikusten ez duen inozente bat baino ez zara. Baina, ilargiaren argitan, azken urte hauetan lehenengo aldiz, mundua ikusi duzu. Maddi utzi zenuenetik lehen aldiz. Zuk eta zure tekilak. Zuk eta zure vodkak. Zuk eta ilargiak.
Baina, pentsatu duzu ez zarela gaizki bizi.-Tekila.-Pentsatu duzu hobe dela mozkortuta baina aske bizitzea.-Vodka.-Pentsatu duzu nahiago duzula ilargia ikustea maite zaituela esaten dizun neska baten begiei so egitea baino.-Tekila.- Pentsatu duzu gehiago edan behar duzula, gehiago mozkortu behar duzula, gehiago gozatu behar duzula.-Vodka.- -Botaka.-
Eta, orduan, portu bakarti horretan, azken barkuak ere abiatuak diren portu horretan Maddi ikusi duzu. Eta begietara begiratu dizu. Begietara begiratu diozu. Bere begien argia ikusi duzu. Eta, berak, begirada ukatu eta buelta eman du.
Azken barkua galdu duzu. Faroa itzali egin da.
Ilargia begira daukazu.

4 Comments:
Pertsona berezi hori aurkitzean, ausartena, gogorrena, zailena, neketsuena, lorturikoa mantentzea izan ohi da. Baina ederrena ere bai.
testua oso guapoa dek
Testua oso guapoa izango dek baina nik ez diat oso ondo ulertzen.
Azalduko al diak?
Bai, oaintxe nijua zure gelara
Enregistrer un commentaire
<< Home