ANAIA
Ipuin hiperlabur hau betirako gogoratzen duzun horietako bat da. Rafael Novoak idatzitakoa eta Xabier Mendigurenek itzulitakoa. Irakurri eta gozatu:
Inoiz ez nion nire anaia bikiari barkatu zazpi minutuz amaren sabelean abandonatzea eta ni han bakarrik uztea, ilunpean izututa, astronauta baten antzera isurki likatsu hartan igeri, beste aldean musuka nola hartzen zuten entzuten nuela. Nire bizitzako zazpi minutu luzeenak izan ziren, eta haiexek ekarri zuten, azken batean, nire anaia izatea etxeko maiorazkoa eta amaren kutuna.
Ordutik, Pablo baino lehenago ateratzen nintzen leku guztietatik: logelatik, etxetik, eskolatik, mezatatik, zinematik... nahiz eta filmaren amaiera ikusi gabe geratu. Egun batean deskuidatu egin nintzen, nire anaia nire aurretik irten zen kalera eta, bere irribarre maitagarri harekin begiratzen zidala, auto batek jo eta bertan bota zuen. Oroitzen naiz nola gure ama, kolpea entzundakoan, etxetik irten eta nire aurretik pasatu zen, neure izena oihuka, besoak zabalik nire anaiaren gorpua besarkatzera. Sekula ez nion nahastea argitu.

3 Comments:
ederra. . .
Nere uste apalean, merezita zuen Pablok. Neri nere anaiak hori egingo bazidan errepidera bultzatuko nuke duda izpirik gabe!
hi erremediorik gabeko tontua haiz... (purtzila? jajaja)
Enregistrer un commentaire
<< Home