Negua
Halako egun hotzetan
sarritan ohi dut sentitu
sentimenduak direla
bizi-nahiaren istripu
bakardade hotz honetan
bizitza baitzait gelditu;
bihotza izozten du ta
zauriak erretzen ditu.
Aspaldi ez zaitudanez
ez ikusi, ez ukitu
eguzkia gauez nola
halaxe naiz errenditu.
Zure faltaren hotzetan
lorerik ezetz berritu:
bakardadezko elurrak
esperantza urtu baitu.
sarritan ohi dut sentitu
sentimenduak direla
bizi-nahiaren istripu
bakardade hotz honetan
bizitza baitzait gelditu;
bihotza izozten du ta
zauriak erretzen ditu.
Aspaldi ez zaitudanez
ez ikusi, ez ukitu
eguzkia gauez nola
halaxe naiz errenditu.
Zure faltaren hotzetan
lorerik ezetz berritu:
bakardadezko elurrak
esperantza urtu baitu.
8 Comments:
eta hi maitalearen
besotan haiz lo gelditu!
Aspaldi irakurri dudan poemarik politena...
politena? Ze pelotero ote usuario anónimo hori?
Aspaldian irakurri duzun poemarik politena bada, argi dago poesia gutxi irakurtzen duzula!
Aixxx... Animatu, baina ez goratu!
Aspaldian irakurri dudan poemarik kaskarrena da. Seinale hobetzeko asko daukazuela.
Nola esan al dek aspaldian irakurri deken poemaik kaxkarrena dekela.
Hik bai hobetu ber dekela. La ostima!
Hoi ez dek poema bertsua baizik! Hi kriston purtzila izango haiz! Ikasi zak ondo irakurtzen!
jajaja mutxo txomuuuuuuu
Oso txarra, mutilak. Baina animatu zaitezte! Lortuko duzue-ta
hori da nik entzun nahi niana...
uste det alde batera utzi behar duzuela poema edo bertso delakoa ona ala kaxkarra denik.gustatuko litzaidake ikustea zer nola idazten duten poema kritikatzen dutenek. inportanteena hemen, da egileak bere sentimenduak zabaldu dizkigula eta hori niretzako oso polita da, testuak esaten duena baino gehiago. SEGI IDAZTEN.
(Penny Lane)
Enregistrer un commentaire
<< Home