metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

mardi, janvier 31, 2006

ZAURITUTA

Atzo tiroz zauritu zituzten, ene komandante.

Gauerdian izan zen. Konturatu gabe.

Borrokatik errekuperatu arte gelaren bakardadera doaz, zauria sendatzera, ikastera, orrialdeen aurrera.

Komandante, komandante, bai, evidentemente, eskumuturrean eman diete. Ezin izango dute idatzi lehen bezala. Edo lehengo erritmoan behinik behin. Espero dezagun baietz. Noizbait. Paperen eta memorizazioaren garaiaren amaieran akaso.

Oraindik ez dugu, bada, iraultza galdu. Eskumutur horiek ahal bezain azkar errekupera daitezela. Filosofoak eraman itzazu ekialdera. Presta itzazu kontraatakerako.

Kazetariek atzetik eraso dezatela, egin ohi duten moduan.

Ez, oraindik ez dugu iraultza galdu.

7 Comments:

Blogger MAGABILA said...

eskumuturren revolution

7:16 PM  
Anonymous Anonyme said...

Icaro eta bere aita , lumak, kola dena urtzen da .

klasean gaudenean kortinak,kortina zuriak begiratzen ditut , hain dira ixilak zeinetan pareta osatzen dute. Zer ote dago atzean ? Irailan elefanteak,pizzak, musuzapiak eta umbrellak zeuden.
Baina ekainan zer egongo ote da? ikastola urte bat ondoren ez dakit zer aurkituko dudan. Nere begiak ez dira lehengo iraileko objetuak , munduak ulertzeko gai izango. Naivetasuna joan da , lotsa etorri da, mugimendua eta jadanik ez ditut paretak inguruan eta ez da ezer sendorik geratzen . Iraila-Ekaina expressan bidaiatu nuen behin.
Au-revoir kortina zuriak .

8:18 PM  
Anonymous Anonyme said...

Gorde bizkarrak batak besteari, erretagoardian norbait utzita nahikoa baita posizioa duintasunez defenditzeko.
Zorte on eta animo azterketekin.

9:26 PM  
Anonymous Anonyme said...

Baga biga higa
laga BLOGA segi
zain zuri bego
arma tiro BLUES


tiro tiro tiro bat eman zidaten
ezin dut idatzi ez ezin dut

kaiolako ateaaak
kaiolako ateak ireki zizkidaten

10:36 PM  
Blogger MAGABILA said...

Ez, oraindik ez dugu iraultza galdu. Bizirik gaude. Idazten segitzen du komandanteak, eta idazten jarraitzen dugu bere soldaduok. Egunsenti gorrietan idazten dugu; kandela bat ordenagailuaren ondoan jarrita, iluntasunetik, argiari ihesi.

Argiari ere gerra egin nahi baitiogu. Zentzuari egin nahi diogu gerra. Munduari. Haur bat negarrez jartzen duen munduari. Horregatik, gure teklek gerrarako taktika berritzailea sortu dute: mundutik ihes egiten dute. Ezin dugu munduan borroka egin. Ezin diogu zentzuari halako abantailarik eman. Ametsak idazten ditugu amets egiten jarraitzeko; ametsetan sinesten jarraitzeko ametsgaizto honen erdian; gizartea deitzen dioten makina gupidagabe honen erdian.

Ez, ez dugu iraultza irabazi. Agian, ez dugu iraultzarik irabaziko.

Baina, gaur, ez dut telebistarik piztu. Gaur, zentzurik ez duten hitzak idatzi ditut.

Gaur, denbora ez da existitzen.

11:19 AM  
Anonymous Anonyme said...

Gaur agian ez, baina bihar begizuloetan antzemango zaizu lo falta! Hori bai, begizulorik gabe ezin iraultza irabazi.Aupa zuek!

9:28 PM  
Anonymous Anonyme said...

Vivre la resistance!

8:38 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home