ZAINETAKO AUTOBUSA
Zainetako autobusean
Astearteko 10:30etakoan
ikusi nuen
ez nekien bere izena Amaia zenik
ez dakit autobusean zihoanik
ez dut jakingo bertan ote zegoenik
Dena nire barruan zen.
Astearteko 10:30etako autobusa
ez da zainean ziztatutako
globulu lokartu bat besterik.
Astearteko 10:30etako autobusa
benetan da arraroa
6 Comments:
Poema hau ez dut ongi ulertu, esplikatuko zenidake? Merci
eskerrak inoiz ez dudala autobusik hartzen 10:30etan. Zurekin topatuko banintz espazio-denbora suntsituko litzake, edo antzeko zerbait, Regreso al Futuron esaten zuten bezala....
Kaixo lagunok,
Mendikute hemen, zuei irakurtzen berriro be. Gustua ematen du, baina erantzunekin poema suntsitzen dudala iruditzen zait, horregaitik ez dizuet erantzuten.
Oso-oso gustura irakurtzen dotzuet.
Kristalak banatzen daben bikotiana, la hostia. Hori istorio hori kontatzen iñork ez dau lortu ni emozionatzia, maila berdiñian behintzat.
Oso ondo.
Nik atzo jarri neban abian nere bloga. Oraindik nahiko hutsik dago, garapen bidean edo. Baina heman denbora eta haziko da. Gonbidatzen zaituztet bisitatxoa egitera:
www.eibar.blogspot.com
Esteka bat jarri dut zuen blogera.
Jarraitu horrela eta sartu laster hurrengo mezua, asko eta asko desiatzen ari gara eta!
eman h-kin. Lehen asper h-kin. Euskal Y-a Euskal H bilakatuko den horrekin, Ha astoratuta omen dabil.
Barkatu, neri behintzat begian ostikoa eman dit eta.
Imajinatu autobus bat zure zainetan zehar nabigatzen.
Imajinatu maite duzun hori,dela Amaia, dela Kasiopea, zure zainetan barrena ari dela nabigatzen. Baina ez zaude ziur maite duzun edo ez duzun, horregatik ez dakizu dama hori dela zeure barne-su-autobus horretan nabigatzen duena.
Edo imajinatu astearteko 10 eta erdietako autobusa txute bat dela.
Edo imajinatu autobus horretan zoazela, eta zure maitea izan daitekeena ikusi duzula.
Eta hori dena, hori guztia, zeure barrean soilik gertatu dela.
Autobusean bidaiatzen hasi beharko dut (zentzu guztietan, txutearena izan ezik), nabari da gauza asko galtzen ari naizela eta. Amaia izen polita da, Kasiopea baino gehiago. Eskerrikasko.
Enregistrer un commentaire
<< Home